Arteria koronario
Aortan sortzen diren eta muskulu kardiakoa odolez hornitzen duten bi arterietako bakoitza
Arteria koronarioa bihotzeko ehunak hornitzen dituzten bi arterietako bakoitza da.[1] Arteria koronarioak miokardioa irrigatzen dutenak dira, berari oxigenoa eta elikagaiak emanez.
Arteria koronario | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | Zirkulazio koronarioa |
Kokapena | bihotza |
Identifikadoreak | |
FMA | 49893 |
Terminologia anatomikoa |
Koronariografiaren bidez aztertzen da arteria hauen egoera.
AnatomiaAldatu
- Eskuineko Arteria Koronarioa: Aortatik ateratzen da eta eskuineko bentrikulua irrigatzen du batik bat, bai eta ezkerreko bentrikuluaren %30 inguruan ere.
- Atzeko Beherako Arteria: Pertsonen %85engan Eskuineko Arteria Koronariotik ateratzen da (beste %15engan, Ezkerreko Arteria Zirkunflexutik irteten da). Arteria honek irrigatzen du beheko horma eta bentrikuluen septua.
- Ezkerreko Arteria Koronarioa: Aortatik atera ondoren, bi adar ematen ditu:
- Aurreko Beherako Arteria: Ezkerreko bentrikuluaren %50 inguruan irrigatzen du.
- Ezkerreko Arteria Zirkunflexua: Ezkerreko bentrikuluaren %15-50a irrigatzen du.
Lotutako gaixotasunakAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ Euskalterm: [Kardiologia Hiztegia] [2015]
Kanpo estekakAldatu
Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |