Performance arte

ikus-entzule batzuen aurrean egiten den arte ekintza
Performance» orritik birbideratua)

Performance artea, "perfomance" edo ekintza artistikoa normalean probokatzeko asmoz sortutako espektakulu edo ekintza da.[1] Lan horretan ikuspuntu plastikoak eta estetikoak garrantzi handia dute, baita inprobizazioaren eragina ere. Artistak ekintza antolatzen duenean ezin ditu bariable guztiak lotu eta, ondorioz, hasierako plana gertaeren arabera aldatu daiteke edota artistak berak haren inspirazioaren arabera beste bideak saia ditzake. Ekintza, sarritan, filmatu egiten dira edo argazki ugari egiten dira.

Kalean burututako perfomance.

Kontzeptua

aldatu

Performance kontzeptua arte plastikoetatik zabaldu da. Jatorria ingelesez aurkitu behar zaio, performance art, zuzeneko artea edo arte biziaren esanahiaz. Orokorrean, Happening kontzeptuarekin, Fluxus mugimenduarekin, Body artearekin eta Arte kontzeptualekin dago lotuta.

Historia

aldatu

Arte honen aurrekariak XX. mendearen hasieran daude. Abangoardismoaren korrente desberdinek zuzeneneko ekintza artistikoak landu zituzten. Futurismo, Dadaismo, Surrealismoaren artistek ohikoak ez ziren erakusketak antolatzen zituzten, adibidez Cabaret Voltaire ospetsuarena. Ekintza haietan parte hartu zutenen artean Richard Huelsenbeck eta Tristan Tzara artisten izenak aipatu behar dira.

XX. mendeko 60. hamarkadan artista batzuk, besteak beste, George Maciunas, Joseph Beuys, Wolf Vostell, eta Nam June Paik lehendabiziko happenings eta fluxus kontzertuak antolatu zituzten. Hamarkada horren amaieran "perfomance" hitza zabaldu zen bereziki Carolee Schneemann, Marta Minujín, Marina Abramovic eta Gilbert & George artisteekin.[2] Geroago, Joseph Beuys (1921-1986) ezaguna egin zen perfomance munduan; haren ekintzetan akzioa, mugimendua eta lanaren kanpo zeuden pertsonen eragina garrantzitsuak izaten ziren.[3]

Beste arteekin dituen loturak

aldatu

Performance Artea margolaritza eta eskulturarekin konparatuta, alde handi bat erakusten du: helburua, arte lana ez da objektu bat, artista berak baizik. Arte mota honek, bestetik, ekintza poetikoarekin eta ikuste poesiarekin lotura estua du. Eta, jakina, antzerkiaren eragina.

 
Performance Mexiko Hiriaren Reforma Ibilbidean.

Perfomancearen artistak Euskal Herrian

aldatu
  • Esther Ferrer,[4] Donostia, 1937, arte mota honen benetako aintzidaria gure artean.
  • Abel Azcona, Madril, 1988, Iruñean bizi da; haren perfomanceek erreperkusio handia izan dute.

Erreferentziak

aldatu

Bibliografia

aldatu
  • Amy Dempsey, Estilos, escuelas y movimientos. Blume, Barcelona, 2008, ISBN 978-84-9801-339-9.
  • Jürgen Schilling, Aktionskunst. Identität von Kunst und Leben? Verlag C.J. Bucher, 1978, ISBN 3-7658-0266-2.
  • Beuys Brock Vostell. Aktion. Partizipation. Performance. ZKM - Zentrum für Kunst und Medientechnologie, Hatje Cantz, Karlsruhe, 2014, ISBN 978-3-7757-3864-4.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu