Esther Ferrer

euskal artista

Esther Ferrer Ruiz (Donostia, Gipuzkoa, 1937ko abenduaren 19a -) Euskal Herriko artista da. Egun, Parisen bizi da. Nazioartean erreferente da, eta performancearen, eskulturaren edo instalazioen esparruan garatzen du bere lana.[1] Bere lan artistikoa 1960ko hamarkadako praktika feminista, minimalismo eta ekintza artetik sortu ziren mutazioen barruan kokatzen da.[2][3]

Esther Ferrer

Bizitza
JaiotzaDonostia1937ko abenduaren 19a (86 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Ezkontidea(k)Tom Johnson
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakartista, artista bisuala, performancelaria eta argazkilaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Mugimenduaarte feminista
Zaj (en) Itzuli

Biografia aldatu

Gizarte Zientzietan diplomatu zen Donostian. 1960 eta 1970urteen artean, Asociación Artística de Guipúzcoa elkartearen baitan lanean aritu zen.

Jose Antonio Sistiagarekin batera, Ikastetxe Esperimental baten sorrera-proiektuan parte hartu zuen Elorrion. 1964an sortutako "ZAJ" izeneko taldearen kide izan zen, Juan Hidalgo, Walter Maechetti[4] eta Ramon Barce artistekin batera, eta bertan egon zen, 1996an taldea desegin zen arte.[5][6]

70ko hamarkadatik aurrera artista plastiko gisa alboratua izan zuen ibilbidea berrartu zuen. Landutako argazkiak, instalazioak, zenbaki lehenen inguruan eginiko lanak, objektuak… Performance-gile gisa ibilbide luzea du Esther Ferrer-ek. Espainiako eta atzerriko hainbat jaialditan parte hartu du . Besteren artean: Alemania, Italia, Suitza, Bélgica, Frantzia, Danimarka, Norvegia, Ingalaterra, Holanda, Polonia, Eslovakia, Txekiar Errepublika, Hungaria, Amerikako Estatu Batuak, Kanada, México, Kuba, Tailandia, Japonia, Korea[3]

Bere obra jendearteari erakusgai daude hainbat tokitan: Centro de Arte Reina Sofía[7], Madril (Espainia), Galerie Donguy , Galerie Lara Vinci, (Espainia) - Galerie Satelite (Paris) – Galeria Trayecto (Espainia) Statsgalerie, Stuttgart (Alemania)  - Koldo Mitxelena Donostia -Sebastián - Centro Andaluz de Arte Contemporáneo, Sevilla (Espainia) - Museo de Arte Contemporáneo de Roskilde (Musee for Samtidskunst) Danimarka -  Circulo de Bellas Artes - Madrid (Espainia) - MOCARoma - México CF (Mexiko) - Museo de Bellas Artes - Río de Janeiro (Brasil), ARTIUM (Gasteiz), Els Baluard (Palma de Mallorca), Centro Cultural G. Pompidou (París (Frantzia), CGAC (Centro Gallego de Arte Contemporáneo (Espainia),  MAC/VAL (Vitry –sur-Seine - France), etc.[8]

Ikastaro ugari eskaini ditu unibertsitate eta Arte Eder eskoletan: Kanadan, Frantzian, Suitzan, Italia neta Espainian.

Irratirako eginiko lanak: Al ritmo del tiempo eta TA TE TI TO TU o la agricultura en la Edad Media.[9][10]

Bere lanak bi liburutan bilduri daude: Esther Ferrer: Les Choses (1996) eta Esther Ferrer: De la acción al objeto y viceversa (1997). 1970. eta 1990. urteen artean, artikulu ugari idatzi ditu, hainbat komunikabidetan, hala nola, El País, Lápiz eta Jano agerkarietan.

Diziplina anitzeko artista donostiar honek hiru proposamen aurkeztu zituen DSS2016 jardueren barruan.Ibiliaz egiten da bidea, Donostiako kanpoaldean bizi diren kolektiboek zenbait ibilbide eraiki eta ibiltzeko. Poesiaren ibilaldia herritarren eta poeten literatura-prozesio modukoa: oihartzun poetikoak dituzten Donostiako lekuak bisitatu, eta poesia ahots goran irakurtzeko. Azken horretan hainbat hizkuntzatarako testua sortzeko itzulpen automatikoa eta ahots-sintesia erabili dira.

2019an erakusketa Donostiako Tabakaleran. Arte ekintza ugari bisitarien eskura jarri zituen Esther Ferrerrek Donostiako Tabakaleran, bisitariak «aktiba» zitezen, nahi izatekotan. Performance bat ere gehitu zion erakusketari.[11]

“Perfomancearen alderdi interesgarria da gauzei gertatzen uztea; ezin daiteke zoria baztertu, DNAren parte da”.[2]

2022an, Donostiako Udalak Urrezko Danborra eman zion "arte garaikidean egindako bideagatik".[12]

Sariak aldatu

 
Esther Ferrer erakusketa antolatzen
  • 1999: Bienal de Venecian hautatua Espainia ordezkatzeko.
  • 2008: Espainiako Arte Plastikoen Sari Nazionala.[13]
  • 2009: JAKIUNDEko (Zientzia, Arte eta Letren akademia) kide hautatua.[14][15]
  • 2012: Gure Artea saria bere ibilbidea aitortzeko.[16]
  • 2014: Emakumezkoak Ikus-Arteetan Saria (MAV) saria.[3]
  • 2014: Marie Claire de l’Art Contemporain saria.
  • 2014: Arte Plastiketako Velazquez saria.[17]
  • 2022: Donostiako Udalaren Urrezko Danborra.[18]

Liburuak aldatu

 
Esther Ferrer - Carta blanca - 2856 - 078
  • 1999: España en la  XLVIII Bienal de Venecia.
  • 2000: Poema de los números primos, obra geométrica, la ciudad un espacio para recorrer
  • 2008: Sin marco : arte y actitud en Juan Hidalgo, Isidoro Valcárcel Medina y Esther Ferrer / David Pérez. -- Valencia : Universidad Politécnica, D.L. 2008, -- 221 orrialde : zuri-beltzeko irudiak ; 21 cm {{ISBN|978-84-8363-264-2}}
  • 2009: Trans-acciones.
  • 2011: Esther Ferrer en 4 movimientos
  • 2011. Esther Ferrer : maquetas y dibujos de instalaciones 1970-2011. -- Madrid : Exit, D.L. 2011, -- 181 orrialde : koloretako argazkiak ; 24 cm ISBN978-84-937347-5-6
  • 2014: Châmalle 10 : unha década de arte de acción / [Editor Carlos Tejo ; Textos Rubén Barroso ... (et al.) ; fotografías Joan Casellas ... (et al.)]. -- Pontevedra : Vicerreitorado do Campus de Pontevedra. Universidade de Vigo 2014, -- 318 orrialde : zuri-beltzeko argazkiak ; 15 cm + 1 Disko (DVD) {{ISBN|978-84-8158-653-4}}
  • 2016. Performance y utopía / Esther Ferrer. -- Murcia : CENDEAC Centro de Documentación y Estudios Avanzados de Arte Contemporáneo, D.L. 2017, -- 75 orrialde ; 16 cm -- (Colección Infraleves 20) {{ISBN|978-84-15556-34-3}}
  • 2017:Todas las variaciones son válidas, incluida esta / Esther Ferrer ; [traducciones Nadine Janssens]. -- [Madrid] : Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía, D.L. 2017, -- 367 orrialde : koloretako eta zuri-beltzeko irudiak ; 24 cm + 1 disko (CD) {{ISBN|978-84-8026-558-4}}
  • 2017: PERFORMANCE Y UTOPIA. KATALOGOAK :
  • 1997. Esther Ferrer : ekintzatik objektura, objektutik ekintzara = de la acción al objeto y viceversa / [koordinazioa = coordinación, Ana Salaverría ; testua = texto, Margarita Aizpuru... (et al.)]-- De la acción al objeto y viceversa. -- Donostia-San Sebastián : Gipuzkoako Foru Aldundia, Kultura eta Euskara Departamentua = Diputación Foral de Gipuzkoa, Departamento de Cultura y Euskara ; Koldo Mitxelena Kulturunea, [1997] , -- 148 orrialde : koloretako eta zuri-beltzeko argazkiak ; 28 cm ISBN 84-7907-222-9
  • 1999. Esther Ferrer / [David Pérez ; traducciones Allyson Hughes, Claudia Zucchelli, Sally Radic]. -- [Madrid] : Ministerio de Asuntos Exteriores, D.L. 1999, -- 94 orrialde : koloretako eta zuri-beltzeko irudiak ; 27 cm ISBN : 84-85631-73-0
  • 2004: Laocoonte devorado : arte y violencia política. -- Vitoria-Gasteiz ; Granada ; Salamanca : Artium : Diputación de Granada : DA2, D.L. 2004, -- 339 orrialde : koloretako irudiak ; 21 cm {{ISBN|84-7807-388-4}}
  • 2005: _Denboraren_arrastoan = _al_ritmo_del_tiempo_ / Esther Ferrer ; [testuak = textos Rosa Olivares Zurilla, Hasier Etxeberria Canales]-- _Al_ritmo_del_tiempo_. -- Donostia-San Sebastián : Gipuzkoako Foru Aldundia, Kultura Zuzendaritza Nagusia = Diputación Foral de Gipuzkoa, Dirección General de Cultura ; Koldo Mitxelena Kulturunea, 2005, -- 61 orrialde : koloretako eta zuri-beltzeko argazkiak ; 21 cm ISBN 84-7907-470-1
  • 2011. Esther Ferrer : lau mugimendutan = en cuatro movimientos = in four movements / [Testuak Margarita de Aizpuru ... (et al.) ; itzulpena María José Kerejeta ... (et al.)]. -- Vitoria-Gasteiz ; s.l. : Artium, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa = Artium, Centro-Museo Vasco de Arte Contemporáneo, : Sociedad estatal de acción cultural, L.G. 2011, -- 230 or. : kol. eta z.-b. argk. ; 26 cm ISBN : 978-84-15272-12-0 ; 978-84-938229-5-8
  • 2013: Una posibilidad de escape : para asaltar el Estudio de la Realidad y volver a grabar el universo / [dirección = direction: Lorenza Barboni ; textos = texts: Agustín Pérez Rubio, Laura Hoptman, Octavio Zaya ; traducción de textos = translation: Lambe&Nieto]. -- Castelló : Espai d'art contemporani de Castelló, D.L. 2013, -- 192 orrialde : koloretako argazkiak ; 24 cm ISBN
  • 2013: Nits Salvatges = Noches salvajes : [2007-2010]-- Noches salvajes. -- Barcelona ; Madrid : La porta : Continta me tienes, 2013, -- 222 orrialde : zuri beltzeko irudiak ; 19 cm + 3 disko (DVD) {{ISBN|978-84-937690-8-6}}
  • 2013: Una posibilidad de escape : para asaltar el Estudio de la Realidad y volver a grabar el universo / [dirección = direction: Lorenza Barboni ; textos = texts: Agustín Pérez Rubio, Laura Hoptman, Octavio Zaya ; traducción de textos = translation: Lambe&Nieto]. -- Castelló : Espai d'art contemporani de Castelló, D.L. 2013, -- 192 orrialde : koloretako argazkiak ; 24 cm
  • 2014. Esther Ferrer / [traduction Charles Penwarden]. -- [Rennes] ; [Vitry-sur-Seine] : Frac Bretagne : Mac - Val, 2014, -- 368 orrialde : koloretako eta zuri-beltzeko irudiak ; 30 cm ISBN978-2-916324-77-7
  • 2018. Espacios entrelazados / Esther Ferrer ; [traducción Xabier Paya]. -- Bilbao ; [Madrid] : Guggenheim Bilbao : La Fábrica, D.L. 2018, -- 176 orrialde : koloretako irudiak ; 29 cm ISBN : 978-84-16248-63-1. DOKUMENTALAK
  • Esther Ferrer / guión Susana Blas ; realización Marisa Martínez ; dirección María Pallier (2012). -- Madrid : RTVE, copyright 2012, -- 25 minutu : soinua, kolorez -- (Metrópolis 1066) https://www.rtve.es/alacarta/videos/metropolis/metropolis-esther-ferrer/1252983/#

Esther Ferrer: denbora-hariak dokumentala aldatu

Esther Ferrer: denbora-hariak (Esther Ferrer: hilos de tiempo ) dokumentalak artistaren ibilbidea berrikusten du. Dokumentala diziplinarteko talde batek egin du, Josu Rekalderen zuzendaritzapean (Amorebieta-Etxano, Bizkaia, 1959). Rekalde artista da, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko irakasle katedraduna eta Esther Ferrer artistaren obran aditua.[19] Esther Ferrerrek eta Zaj sormen taldekoek 1978an Bolognako (Italia) tren batean hiru egunez egindako performancea hartu zuen abiapuntutzat Rekaldek artistarekin Azpeitian (Gipuzkoa) tren bidaia errepikatzeko, eta bere bizitzako hariak dokumentalean biltzeko.[20]

Erreferentziak aldatu

  1. «Esther Ferrer» catalogo.artium.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-03).
  2. a b Esther Ferrer. Orriak_13. Tabakalera.
  3. a b c «Ferrer Ruiz, Esther - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-03).
  4. (Gaztelaniaz) «Walter Marchetti» www.circulobellasartes.com (Noiz kontsultatua: 2018-11-05).
  5. (Gaztelaniaz) Zaj. 2017-05-02 (Noiz kontsultatua: 2018-11-05).
  6. «Biografia eta artelanak: Ferrer, Esther | Guggenheim Bilbao Museoa» Guggenheim Bilbao (Noiz kontsultatua: 2020-12-03).
  7. (Gaztelaniaz) «Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía» www.museoreinasofia.es (Noiz kontsultatua: 2018-11-05).
  8. «Donostia.eus - Esther Ferrer» www.donostia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-03).[Betiko hautsitako esteka]
  9. «Al ritmo del tiempo, by Ars Sonora, Esther Ferrer» radioartnet (Noiz kontsultatua: 2020-12-03).
  10. «TA, TE, TI, TO, TU Esther Ferrer» radio.museoreinasofia.es (Noiz kontsultatua: 2020-12-03).
  11. Irizar, Itziar Ugarte. ««Sormenak, ororen gainetik, bizitza bizitzen laguntzen du»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).
  12. https://irutxulo.hitza.eus/2021/12/10/arte-garaikidean-egindako-bideagatik-sarituko-dute/
  13. SALA, Teresa. «Esther Ferrer. Artista: Ziur nago, uste sendoak dituzunean eta ideia batzuen alde egiten duzunean, uste eta ideia horien eragina nolabait nabarmentzen dela zure lanean» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-03).
  14. «Esther Ferrer Guggenheimen ekainera arte  | Jakiunde» www.jakiunde.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-03).[Betiko hautsitako esteka]
  15. Ferrer, Esther. www.jakiunde.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-03).
  16. Irekia. «Esther Ferrerri Gure Artea saria eman diote haren ibilbide artistikoa aitortzeko - Irekia» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-03).
  17. «Esther Ferrerrek irabazi du 2014ko Velazquez saria» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-12-03).
  18. «Esther Ferrerek jasoko du 2022ko Urrezko Danborra» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-12-03 (Noiz kontsultatua: 2022-01-02).
  19. «Berriak | Bilboko Arte Ederren Museoa» www.museobilbao.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-03).
  20. Goikoetxea, Jakes. ««Emakume askea da Ferrer»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-03).

Kanpo estekak aldatu