Pepita Serrador
Josefina Serrador Marí, ezagunagoa Pepita Serrador izenez (Buenos Aires, Argentina, 1913ko martxoaren 2a – Madril, 1964ko maiatzaren 24a)[1] argentinar aktorea izan zen.
Pepita Serrador | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Buenos Aires, 1913ko martxoaren 2a |
Herrialdea | Argentina |
Heriotza | Madril, 1964ko maiatzaren 24a (51 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Narciso Ibáñez Menta (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Bizitza
aldatuJatorri espainiarrekoen alaba, aita katalana, Esteban Serrador, eta ama valentziarra, Josefina Marí.[2]Teresa Serrador aktorea ahizpa zuen. Esteban eta Juan Serrador aktoreen arreba zen. Beste ahizpa bat ere izan zuen, Nora.
1934an Buenos Airesen ezkondu zen Narciso Ibañez Menta aktore espainiarrarekin, eta seme bakarra izan zuen harekin: Chicho Ibañez Serrador (1935-2019) telebista saio zuzendaria.
Lan ibilbidea
aldatuBere bizitza pertsonal eta familiarrari dagokionez, 1940an banandu egin zen eta ondoren Ali Salem de Baraja izenez ezaguna zen aktore komiko argentinarrarekin bat egin zuen.
Lehenengo, arrakasta batzuk lortu zituen, gerora klasiko bihurtu ziren lanekin, hala nola, Bodas de sangre, La salvaje edo, handik denbora batera, "Chicho" bere semeak, Luis Peñafiel izengoitiarekin, Aprobado en inocencia idatzitako lanean. Paper handiak egin zituen Mujeres que trabajan eta Muchachas que estudian filmetan, besteak beste.
Heriotza
aldatu51 urterekin hil zen, minbiziak jota. Azken asmo gisa, Granadan ehortzia izateko nahia adierazi zuen. Bere gorpuzkiak bertako San Joseko Hilerrian daude.[3][4] Semea ere (1935-2019) bere ondoan dago.[5]
Filmografia
aldatuBesteak beste, lan hauexetan hartu zuen parte:[6]
- Tu marido nos engaña (1960)
- Todo el año es Navidad (1960)
- La muralla (1958)
- Muchachas en vacaciones (1958)
- Cinco rostros de mujer (1947)
- Oro en la mano (1943)
- Punto negro (1943)
- La novia de los forasteros (1942)
- Los chicos crecen (1942)
- El camino de las llamas (1942)
- Embrujo (1941)
- Amor (1940)
- La luz de un fósforo (1940)
- Muchachas que estudian (1939)
- Una mujer de la calle (1939)
- Frente a la vida (1939)
- Mujeres que trabajan (1938)
- La trepadora (1928)
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) «Pepita Serrador | Actress» IMDb (Noiz kontsultatua: 2024-06-29).
- ↑ Hemeroteca ABC
- ↑ Españoladas y Olé
- ↑ Hemeroteca ABC
- ↑ (Gaztelaniaz) Arroyo, Javier. (2019-06-09). «Chicho reposa ya junto a su madre en Granada» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2024-06-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Pepita Serrador - Edad | Biografía | Películas | Noticias | Filmografía | Premios» Decine21 2024-06-27 (Noiz kontsultatua: 2024-06-29).
Bibliografia
aldatu- Recuerdo y presencia de Pepita Serrador. Barcelona: Aedos, 1966, or. 123