Pennsylvaniako aleman
Pennsylvaniako alemana (alemanez Pennsilfaanisch-Deitsch, Pennsilfaani-Deitsch, Pennsylvania Deitsch edo Deitsch soilik, eta ingelesez ofizialki Pennsylvania German, nahiz eta ohikoena bertako jendeak herri-hizkeran Pennsylvania Dutch edo soilik Dutch deitzea da) Aleman Garaiaren (alemanaz Westmitteldeutsch) aldaera edo azpidialektoa da. Ipar Amerikan 300.000 hiztun inguru ditu.
Pennsylvaniako alemana | |
---|---|
Pennsilfaanisch Deitsch — Pennsylvania Dutch | |
![]() Urdinez: Pennsylvaniako alemanaren hiztun proportzio handienak dituzten konderriak. Gorriz: Pennsylvaniako alemanaren hiztun kopuru handienak dituzten konderriak. | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua |
![]() ![]() |
Hiztunak | 300.000 |
Ofizialtasuna | Ez |
Eskualdea | Pennsylvania, Ohio, Indiana eta Ontario |
Araugilea | Ez du inork arautzen |
Hizkuntza familia | |
entitate objektu objektu abstraktu Languoid hizkuntza giza hizkuntza Hizkuntza euroasiarrak Indoeuropar hizkuntzak germaniar hizkuntzak mendebaldeko germaniar hizkuntzak goi alemaniar hizkuntzak | |
Informazio filologikoa | |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 |
pdc |
Ethnologue |
pdc |
Glottolog |
penn1240 |
Wikipedia |
pdc |
Ingelesez, Pennsylvania Dutch deitzen zaio, alemanezko Deutsch hitzarekin ingeles hiztunek sortutako nahasketa okerraren ondorioz: hain zuzen ere, ingelesezko German berez alemaniarra eta alemana baita; aldiz, Dutch hitza herbeheretarra eta nederlandera da.
Gaur egun, hizkuntza horren hiztun gehienak antzinako menonita ordenako eta amish sektetako kideak dira; Estatu Batuetako Pennsylvania, Ohio eta Indiana estatuetan, eta Kanadako Ontario probintzian bizi dira.