Esne-torradak, ahizko pastelak edo pellak gozo batzuk dira esnez, azukrez eta irin egosiz eginak. Ondoren, orea zatitu eta frijitzen da, eta azukrez eta kanelaz hautseztatzen. Tipikoak dira Gaztelan eta Euskal Herrian. Euskaraz gaztelaniazko formarekin deitzen dionik bada (letxefrita edo letxe frita)[1][2], eta baita gaztelerazko kalkoarekin, esne frijtua[3][4].

Neguko jakia dira Euskal Herrian[5], inauteriak arte jaten dira, eta bereziki inauterietan prezeski, Debarroan bereziki[6], non pellak forma erabiltzen den, gehienetan pluralez.

Prestaketa

aldatu

Plater herrikoia izanda sukaldari beste errezeta daude. Hala ere, hona hemen errezeta gehienetan topa daitezkeen urrats batzuk[7][8]:

  1. Egosi Esnea, azukre, kanela eta, batzuetan, limoiaren oskola.
  2. Nahasi Katilu batean azukre, irin eta gorringo.
  3. Bota Esne epela eta egosi su motelean.
  4. Utzi lortutako masa gurinez igurtzitako erretiluan, (1-2 zentimetroko geruza sortuz), eta, behin hotza, ebaki ataletan.
  5. Pasatu atalak irabiatutako arrautza-irinetan eta frijitu. Koipetan frijitzea da Eibarko ohitura, ez oliotan[9].
  6. Hautseztatu azukre hauts eta kanelaz.
  7. Platerari itzulia emanda, buruz behera jarrita alegia eta plateraren hondoan pellak ezarrita, horixe da pellak jateko ohitura tradizionala Eibarren[9].

Erreferentziak

aldatu
  1. «Susa literatura - Ez zaigu ahaztu» www.susa-literatura.eus (kontsulta data: 2018-10-04).
  2. Berasaluze, Jabier. (). «Santio Eguna, egun handia» Lumane (Amasa-Villabona) (8) (kontsulta data: 2018-10-04).
  3. «Esne frijitua» https://guaixe.eus (kontsulta data: 2018-10-04).
  4. «ESNE FRIJITU EDO PEILAK» sukaldean.com (kontsulta data: 2018-10-04).
  5. «Torradak eta pellak San Antonetatik Karnabalak arte - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-10-03).
  6. «Aratusteak | Bergarako Udala» www.bergara.eus (kontsulta data: 2018-10-03).
  7. gorkaazk. (2010-02-12). «Pellak» Bihar da berandu (kontsulta data: 2020-04-10).
  8. Hiru: Kremazko tostada
  9. a b «Pellak» groups.google.com 2005-02-04 (kontsulta data: 2018-10-03).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu