Platera erabilera asko izan ditzakeen ontzia da baina batez ere jateko erabiltzen den baxerako elementu garrantzitsua. Denborarekin, bestetik, luxuzko objektuak bihurtu dira eta ohikoa da ere apaingarri gisa erabiltzea. Hitzak bi esanahi izan ditzake: ontziarena eta, metonimiaren ondorioz, barruan eskaintzen dena. Horrela, "lehenengo platera" ez da lehenengo ontzia, jateko lehenengo jakia baizik.

III. mendeko plater erromatarra.

Baxerako platen motak

aldatu
 
Meissen zeramikako baxera osoa.
  • Plater zapalak.
  • Plater sakonak, zopak, kremak eta koilaraz jaten diren eilkagaiak jateko.
  • Azkenburuko platerak, txikiagoak, azkenburuak jateko.
  • Kafe-platerak, txikienak, kikarak gainean jartzeko.
  • Kontsome-platerak, katiluen neurrikoak, azpian jartzeko.

Etiketa

aldatu

Mahaian plateak orden batean jarri behar dira:

  • Azpian, platerazpikoak edo apaiantzekoak
  • Gainean, plater zapalak
  • Gainean, plater sakonak
  • Ogiaren platea ezkerrean jartzen da, kopen zerrenda berean

Etiketak ere zera dio: ezin dira bi plater berdinak, adibidez bi platen sakonak, elkarrekin jarri eta plater sakonak ezin dira zuzenean mahai gainean ipini.[1]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu