Bekatu
(«Pekatu» orritik birbideratua)
Bekatu (latinez peccātum) erlijioan moralaren arauen hausketa da. Erlijio moral horren arabera Jainkoa eta ezarritako ordenaren aurkako laidoa ere bada. Orokorrean erlijio moralaren arabera zuzena edo justua denetik at dagoena da. Bekatua edo ezarritako erlijo moral hori apurtzen duenari bekatari deitu ohi zaio. Bekatuaren kontzeptua munduko erlijio ugaritan agertu ohi da: Bahamaismoa, budismoa, hinduismoa, xintoismoa... eta oso bereziki judaismo, islam eta kristautasunean, mende askotan zehar mendebaldeko historia, jokamolde, kultura eta literaturan oihartzun handia izan duelarik.