Peiremans+ proiektu puntual bezala sortutako rock musika taldea da. Gorka Urbizu (Berri Txarrak), Haritz Beristain Txiki (Kashbad, 4itzal) eta Imanol Ubeda (Deabruak Teilatuetan, Bide Ertzean) dira taldeko hiru kideak.

Peiremans+
Datuak
Musika motarock
Urteak2005. 2015ean berriz
Taldekideak
Gorka Urbizu
Haritz Beristain Txiki
Imanol Ubeda

Tolosako Bonberenea gaztetxeak lagunduta 2005ean argitaratu zuten beraien lehen diskoa, 5 kantuz osatzen dena:

  1. Send Flowers
  2. Zuretzako hitz ederrak
  3. Zer gara gu, nor gara gu, guaytarrak gara gu
  4. Beste zera hori
  5. Joan zinen

Diskoa kaleratu eta gero, Balerdi Balerdi taldeko Marino Goñi baxujolearen laguntzaz zenbait kontzertu eman ondoren, taldekide bakoitzak bereari berrekin zion.

10 urteren buruan, 2015ean berriz elkartu zen taldea, kontzertu batzuk eman eta kantu berriak grabatu zituzten; grabaketa horiek 2016ko martxoan Bigarren Saria izeneko lanean argitaratu ziren, hau ere 5 kantuz osatua:

  1. Bemidji
  2. Radiomaria
  3. Orain
  4. Zortziak bat
  5. Zutik Iraun

Kanpo estekak aldatu