Pedro Machuca (Toledo, 1490 aldean - Granada, 1550) Pizkundeko espainiar arkitekto eta margolaria izan zen. Bere lanik garrantzitsuena Granadako Karlos V.aren jauregia da.

Pedro Machuca

Bizitza
JaiotzaToledo, 1490 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Espainia
HeriotzaGranada, 1550 (egutegi gregorianoa) (59/60 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta arkitektoa
Lan nabarmenak

Discogs: 4133585 Edit the value on Wikidata
Karlos V.aren jauregia, Granada.

Bizitza eta lanak aldatu

Pintura eta arkitektura ikasketak Italian egin zituen, eta handik itzuli ondoren Granadan hartu zuen bizitokia. Italian egon zen garaian harremanak izan zituen Rafael eta Michelangelorekin, eta haien kutsua (Michelangelorena bereziki) agerikoa da bere pinturan, Laguntzaren Ama Birjina (1517; Pradoko museoa, Madril) esaterako. Lan hori Italian bizi izan zen garaikoa da, baina koadro gehientsuenak Granadara itzuli ondoren egin zituen.

Dena dela, Machucak margolari gisa baino ospe handiagoa izan zuen arkitekto gisa. Arkitekturako lanetan Bramante eta Sangalloren eragina antzematen zaio, eta baita Florentziako eskolako arkitektoena ere. Bere obra aipagarriena Granadako Karlos V.aren jauregia da, Alhambraren barrutian eraikia. Jauregi haren proiektua 1526koa da, baina Pedro Machucaren seme Luisek amaitu zuen 1550. urte inguruan. Espainiar tradizioa alde batera utzita, garai hartan oraindik lantzen zen estilo platereskotik urrun, oso nabarmena du italiar artearen eragina, batez ere Bramante, Rafael eta Peruzzirena, eta huraxe izan zen Espainian XVI. mende hasieran egin zen eraikin nabarmenena.

Erreferentziak aldatu