Astra 300 euskal pistola erdiautomatikoa da.[1] 1923an egin zuten lehen alea, 350.001 serie-zenbakia zuena, eta 1946an azkena, 630.475 serie-zenbakia zuena; hau da, guztira, 153.085 ale egin zuten. Gernikan zegoen Astra, Unceta y Cía enpresak ekoiztu zuen.

Astra 300
pistola erdiautomatikoa
Fabrikazioa
FabrikatzaileaAstra, Unceta y Cia S.A.
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Munizioa.380 ACP (en) Itzuli

Astra 400 pistolaren kalitate eta sistema bera zituen, Astra 300k bi kartutxo ezberdin erabiltzen zituen: 9 x 17 labur eta 7,65 x 17 Browning. Estetikoki antzekoa ere zenez, "Purito" ezizena zuen.

Espainiako Bigarren Errepublikan, ezkertiar pistolariek Star 1919 gustukoa zutenen legez, falangistek Astra 300 nahiago zuten.

Bigarren Mundu Gerran Hirugarren Reichak 85.390 pistola eskuratu zituen, Espainiako Gerra Zibilean emandako laguntzaren truke.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Hogg, Ian V.; Walter, John. (2003). Pistols of the World. North Light Books, 111 or. ISBN 978-0-87349-460-1..
  2. Astra 300 (Gaztelaniaz)

Kanpo estekak aldatu