Patricia Gaztañaga

telebista aurkezle espainiarra

Patricia Gaztañaga Artolozaga (Bilbao, Bizkaia, 1966ko abenduaren 25a) telebista aurkezlea da. Nahiz eta Bilbon jaio zen, haurtzaroa eta gaztaroa Algortan bizitzen eman zuen.

Patricia Gaztañaga
Patricia Gaztañaga.jpg
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPatricia Jesusa Gaztañaga Artolozaga
JaiotzaBilbo1966ko abenduaren 25a (55 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
BizilekuaBilbo
Algorta
Lehen hizkuntzagaztelania
euskara
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jardueraktelebista aurkezlea
Enplegatzailea(k)PRISA taldea  (1984, 2010 -  1986, 2010)
EITB  (1986, 2012 -  2001, 2015)
Atresmedia  (2001, 2010, 2015 -  2008, 2010, 2015)
RTVE  (2016 -  2016)

IMDB: nm0311133 Instagram: patriciagaztanaga Edit the value on Wikidata

17 urterekin hasi zen lanean, Los 40 Principales irrati katean eta bi urte geroago Radio Euskadin jarraitu zuen. Ondoren, telebistan hasi zen, ETB 2 katean Semáforo Pop musikazko telebista-programa aurkeztu zuen.

Beste programa batzuetan kolaboratu ondoren, Ésta es mi gente aurkeztu zuen eta ondorioz, ospetsu egin zen.

2001ean, Antena 3ek fitxatu zuen El Diario de Patricia izeneko telebista-programa aurkezteko. 2006ko azaroan telebista-programa aurkezteari utzi zion aldi baterako, arrazoi pertsonalak direla-eta. Hala ere, Yolanda Vazquez aurkezleak bere gain hartu zuen programa aurkeztea.