Pasileku

eraikitako euskal ondare nabaria Gernika-Lumon

Pasileku izeneko plaza, gaztelaniaz ofizialki fundatu zenean La Unión, Gernikako erdiguneko plaza publikoa da.

Pasileku
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaGernika-Lumo
Koordenatuak43°18′50″N 2°40′44″W / 43.313871°N 2.678891°W / 43.313871; -2.678891
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1883
Ondarea
EJren ondarea30

Unión izena, batasuna euskaraz, 1883an inauguratu zenetik datorkio, aurreko urtean Lumo eta Gernika herriek udalerri bakarrean bat egin izana ospatzeko eman baitzitzaion izen hori. 1883an Gernikan egindako urbanizazio lan nabarmenen parte izan zen[1].

Eskola Publikoen eraikin bat zuen alde batera 19. mendean, eta kontrako aldean Eskola Publikoen bigarren eraikinarekin osatu zen 1923. urtean. Mendebaldeko aldean eskilarak daude, Gernikako Batzarretxera igotzeko.

2018an, Gudariei Omenaldia eskultura ezarri zen Pasileku plazan[2]. Lorezaintzako elementuak zituen biribilgune handi baten erdia kokatu zuten, eta protestak izan ziren Pasilekuko espazioa gehiegi okupatzen zuela-eta[3]. 2019rako, monumentuaren biribilgunea kendu egin zuten, eta eskulturak espazio txikiagoa okupatzen du plazan.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Breve historia de Gernika | Gernika y su historia» gernika-historia (Noiz kontsultatua: 2019-08-04).
  2. Berria. «Gudarien omenez eskultura bat jarri dute Gernikan» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-08-04).
  3. «Pasilekue bizirik» touch.facebook.com (Noiz kontsultatua: 2019-08-04).

Kanpo estekak aldatu