Pascual Echagüe
politikari argentinarra
Juan José Pascual Echagüe (Santa Fe, Argentina, 1797ko maiatzaren 16a - San Gabriel estantzia, Argentina, 1867ko ekainaren 2a) argentinar militar eta politikaria izan zen. Entre Ríos eta Santa Fe probintzietako gobernaria izan zen, eta Gerra eta Itsas ministroa Justo José de Urquiza jeneralaren gobernuan eta Santiago Derquiren gobernuan. Argentinako gerra zibiletan eta Uruguaiko Gerra Handian jardun zuen. Echagüe eta Andiatarren familia santafesiar tradizionalekoa zen.
Pascual Echagüe | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1861eko maiatzaren 14a - 1861eko abenduaren 12a Barrutia: Santa Feko probintzia
1857ko maiatzaren 12a - 1861eko maiatzaren 14a Barrutia: Catamarcako probintzia
1854ko azaroaren 28a - 1857ko apirilaren 30a Barrutia: Catamarcako probintzia | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Santa Fe, 1797ko maiatzaren 16a | ||||||
Herrialdea | ![]() Española uhartea | ||||||
Heriotza | La Paz, Entre Ríos (en) ![]() | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria eta militarra | ||||||
Lantokia(k) | Buenos Aires | ||||||
Zerbitzu militarra | |||||||
Gradua | jeneral | ||||||
Parte hartutako gatazkak | Argentine Civil Wars (en) ![]() | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | partido federalista (Argentina) (en) ![]() |
BiografiaAldatu
Santa Fen jaio zen 1797an, José Antonio de Echagüe y Andia-ren semea, Santa Fe hiriko kabildoko lehen botoko alkatea izan zena eta Ordezkarien Batzarreko presidentea 1821ean, 1796an Maria Isabel Garmendia y Ximénez Naharrorekin ezkondua.