Partido del Karma Democrático
Sorrera: | 2000ko urtarrilaren 27a |
---|---|
Buruzagia: | Bosco el Tosco |
Ideologia: | Umorea |
Eremua: | Bizkaia |
Egoera: | Aktiboa |
Webgunea: | web.humorenlared.com |
Partido del Karma Democrático (PKD) Bizkaiko alderdi politikoa da, umorea bultzatzen duena.
SorreraAldatu
Alderdia 2000ko urtarrilaren 27an "Karma Dice" umorezko fanzine inguruan jaio zen, euskal alderdi politikoak zirikatzeko eta zentzugabekeria bultzatzeko asmotan.
EmaitzakAldatu
PKD 2000 urtetik aurrera Udal, Eusko Legebiltzarrerako eta Hauteskunde Orokorretan hartu du parte. 2001eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundetan 2.000 boto lortu zituen, %0,14a lortuz. 2007ko Udal Hauteskundetan 1.000 boto lortu zituen Bilboko alkatetza lortzeko.
IdeologiaAldatu
PKDren zutabeak umorea bizimodua izatea, pintxoak eta kanpoko bazkari eta afariak biztanleria parte-hartzeko tresnak izatea, amodio askea eta Hirugarren Munduari kanpo-zorra kentzea dira.
Lema "PKD el voto inútil. El voto como tú." dute (euskaraz: "PKD: alferrikako botoa. Zu bezalako botoa"). Buruzagia, berriz, Bosco San Martín edo Bosco el Tosco zen.
Kanpo estekakAldatu
- (Gaztelaniaz) Partido del Karma Democrático
- (Gaztelaniaz) Parte hartutako hauteskundeak