Mnemosine tximeleta
Mnemosine tximeleta (Parnassius mnemosyne) Papilionidae familiako tximeleta bat da Euskal Herrian ere aurkitzen dena. Europako eta Asia erdialdeko mendilerro garaietan ikusten da, Piriniotan barne[1], ez da ordea 1.500 metrotako altueratik gora igotzen.
Mnemosine tximeleta | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Lepidoptera |
Familia | Papilionidae |
Leinua | Parnassiini |
Generoa | Parnassius |
Espeziea | Parnassius mnemosyne Linnaeus, 1758 |
Deskribapena
aldatuImagoa
aldatuTximeleta zuria da eta aurreko hegalen puntatan kolore grisak azaltzen zaizkio. Hegal bakoitzean bi orbain beltz deigarri ere baditu. Azpialdean nerbiadura grisa nabarmenduta dauka. Emea arraren antzekoa da baina gardenagoa izan ohi da, azpialdean nabari da batez ere[2].
Tximeleta handiak izaten dira Papilionidae familiako espezieak. Mnemosine tximeleta haien artean txikienetakoa bada ere 6 cm-ko hegal-zabalera hartzen du.
Beldarra
aldatuMnemosine tximeletaren beldarra beltza eta arantzatsua da. puntu hori edo laranjazko lerroak ditu. Puntu horiek ez dira borobilak izaten.
Bizi zikloa
aldatuErrunaldi bakarra duen tximeleta da. Beldarrak lozorroann igarotzen du negua udaberrian elikatuko den landarearen oinean. Corydalis generoko landareak dituzte gustokoen[2]. Tximeletak ekaina eta uztailan zehar ikusten dira.
Iruditegia
aldatu-
Arraren gainaldea.
-
Arraren azpialdea.
-
Emea ia gardena izaten da batzuetan.
-
Beldarra.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Parnassius mnemosyne (Linnaeus, 1758)» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2022-03-12).
- ↑ a b «Parnassius mnemosyne» web.archive.org 2007-05-29 (Noiz kontsultatua: 2022-03-12).