Parnasianismo

Parnasianismoa» orritik birbideratua)

Parnasianismoa XIX. mendeko bigarren erdialdeko frantses poesia-mugimendua izan zen, erromantikoen lirismoari aurka egiteko sortua, eta poesia inpertsonala eta forma landua proposatzen zuena.

Leconte de Lisle, Parnasianismoaren pertsonaiarik ezagunenetarikoa

1836an Théophile Gautierrek Mademoiselle de Maupin liburuaren hitzaurrean «artea arteagatik» teoria aurkeztu zuen. Artea erabilgarria izan ez zedin nahi zuten zenbait poeta inguruan elkartu zitzaizkion. Leconte de Lisle (Poèmes antiques, 1853) aitzindari nagusia izan zen.

Hasieran, garai hartako gizarte-gaiak erabili zituzten, eta geroago mitologiakoak, epikoak, antzinako herrietakoak, Indiakoak eta Greziakoak, etab. Mugimenduaren izena zenbait kidek idatzi zuten Le Parnasse Contemporain (1886, 1871, 1876), hiru alez osatutako poesia-bildumatik eratorria da. Le Parnasseren hirugarren alea argitaratu zenerako taldea banatzen hasia zen. Gautier, Baudelaire, Banville, Leconte de Lisle, Glatigny, Sully Prudhomme, Heredia, Coppée, Mallarmé, Verlaine izan ziren parnasianismoaren jarraitzaile ezagunenak.

Europan eragin nabaria izan zuen, batez ere Espainiako eta Portugalgo modernisten artean eta Jeune Belgique mugimenduan.

Historia aldatu

Parnasianismo hitza grezieratik dator: Parnaso mendia zen Musak, Apoloren alabak, bizi ziren mendia. Estetika berri hau Théophile Gautierren Émaux et Camées (1852) Leconte de Lisleren Poèmes antiques (1852) liburuetan iragarri zen. Mugimendua sortzeko eta indartzeko ere aldizkari hauek garrantzi handia izan zuten:

  1. Le Parnasse contemporain, I (1866)
  2. Le Parnasse contemporain, II (1869-71)
  3. Le Parnasse contemporain, III (1876)
 
Le Parnasse Contemporain aldizkaria, 1876.

Parnasianismoaren ezaugarriak aldatu

  • Subjektibismo poetikoaren aurkako jarrera: inpertsonalitatea, urruntasuna, objektibatasuna nahiago dituzte. "Ni"aren aurkako jarrera. Poema haietan, "ni" ez da agertzen.
  • Lirismoa eta emozio poetikoa mespretxatzen dituzte.
  • Deskribapenak garrantzitsuak dira. Irudiak plastikoak eta garbiak dira.
  • Formak garrantzi handia du. Edertasuna erabateko helburua da, "artea arteagatik". Perfekzioa bilatzen dute eta poesia haien eskuetan bitxiak bezalakoa da, haiek urreginak izanik. Haren ustez, poesia arte plastikoa bezalakoa da.
  • Metrika estua, hertsia. Metrika klasikoaren aldeko jarrera, esaterako sonetoa.
  • Lizentzia poetikoak desagertzen dira.
  • Errealitatik kanpo egotea gustukoa dute, denbora eta espaziotik kanpo. Ondorioz, gustukoak dituzte mitoak, kondairak, ametsak.
  • Politikan eta gizarte kontuetan ez dira konprometitzen. Artea kezka bakarra dute eta inoiz ez du asko pedagogikorik edo praktikorik.
  • Filosofia ezkorra: betiko ametsen eta idealen erorketa irudikatzen dute. Arima modernoaren desesperazioa adierazi nahi dute. Testuinguru horretan, heriotza liberazioa izan daiteke.
  • Grezia eta Erromako artea atsegin dute, historiako irudiak, giro exotikoak eta finak. Errealitate garaikidetatik at daude.
  • Jarrera antiklerikala

Parnasianismoaren poetak aldatu

Aitzindariak aldatu

Ezagunenak aldatu

 
Parnasoko poetak, Paul Chabasen margolana.

Hasieran parnasianistak, gero sinbolistak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu