Parisko 1889ko Langileen Biltzar Internazionala

Parisko 1889ko Langileen Biltzar Internazionala, batez ere Europako langileek, Parisen 1889ko uztailaren 14an egin zituzten bi biltzar ezberdinak izendatzeko erabiltzen den izena da. Bigarren Internazionala eratzeko lehenengo pausu garrantzitsuak izan ziren batzar hauek.


Nahiz eta izen bakarra izan, izatez langileak bi batzar ezberdin egin zituzten. Alde batetik posibilistak zeuden. Hauen iritziz, helburu egingarriak izan behar zituzten irizpide eta ikur moduan, eta ondorioz moderatuagoak ziren.

Beste alde batetik joera marxistakoak zirenak, su etenik gabe, kapitalismoaren aurkako guda era irmoan eta ozenean aldarrikatu zutenak.

Zatiketa hau ez zen zeharo gainditu. Hala eta guztiz, bi ikuspuntu ezberdinetatik, 1891an Bruselan egin zuten azken batzar fundatzailean joera marxista atera zen garaile eta indartsuena.

II. Internazionalaren sorrera: Parisko 1889ko kongresua aldatu

Langileen Nazioarteko Erakundea suntsitu zenetik, langileen buruzagi askok herri guztietako sozialisten arteko harremanak sendotzeko kezka zeukaten. Batzuk, Engels tartean zela, eszeptikoagoak ziren eta lehenengo mugimendu sozialista herri bakoitzean sendotzeko aholkua ematen zuten, talde politiko eta sindikatu askotan bananduta zeuden eta. 1889an, Bastilla hartu zuteneko mendeurrena zela eta, Parisen kongresua egiteko ahaleginak egin ziren.

Baina sozialista frantsesak bananduta zeuden, Langileen Alderdi Frantsesa (joera marxistakoa) eta Langile Sozialisten Frantziako Federazioa (moderatuagoa, posibilista izenekoak biltzen zituena) alderdietan eta euren arteko tirabirek ez zuten biderik utzi kongresu bateratua deitzeko. Azkenean, Parisen bi kongresu sozialista egin zituzten aldi berean, bata joera marxistakoa eta bestea joera moderatu edo posibilistakoa. Azken honi Lancry kaleko Kongresua ere esaten zaio.

Pétrelle gelan egin zen marxisten kongresua II. Internazionalaren lehenengotzat hartu zen geroago. 23 herritako ordezkariak elkartu ziren: buruzagi ospetsuak, Wilhelm Liebknecht, Eduard Bernstein eta Clara Zetkin, Alemaniatik; Pablo Iglesias, Espainiatik; Jules Guesde eta Paul Lafargue (Marxen suhia), Frantziatik; Georgi Plekhanov, Errusiatik eta abar. Langileen internazionalismoa nola berregin eztabaidatu zuten hiru egunetan. Lafarguek esaten zuen: "Lagunak: denok neba-arrebak gara eta etsai bakarra daukagu, kapital pribatua, dela prusiarra, dela britaniarra edo txinatarra". Aldi berean Liebknecht munduko armada proletarioa sortzearen alde ageri zen "azken borrokari aurre egiteko". Herri guztietan egunean zortzi ordu lan egitearen alde borrokatzeko erabakiari botoa eman zioten eta hurrengo maiatzaren lehenean zortzi orduko laneguna eskatzeko manifestazioa egitea erabaki zuten.

Posibilisten kongresuari aurrerantzean elkarrekin koordinatzea proposatu zioten, ekintzak bateratzeko. Engelsen abileziari esker, hurrengo urtean kongresu bateratua egin zen eta Lancry kaleko kongresuko gehienak joan ziren. 1891ko abuztuaren 18an indar sozialista gehienak biltzen zituen kongresua elkartu zen Bruselan: II. Internazionala sortua zen.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.