Parione (Erroma)
Parione Erroma hiriko alde historikoa (I municipioa) osatzen duten hogeita bi rionietan seigarrena da. Navona enparantzaren inguruan kokaturik dago.
Parione R. VI Parione | ||
---|---|---|
Erromako Rioniak | ||
![]() | ||
| ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | ![]() | |
Eskualdea | ![]() | |
Italiako hiri metropolitarra | Metropolitan City of Rome | |
Hiria | Erroma | |
Izen ofiziala | Parione | |
Jatorrizko izena | R. VI Parione | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 41°53′51″N 12°28′18″E / 41.897599°N 12.471746°E | |
![]() | ||
![]() | ||
Azalera | 0.1938 km² | |
Mugakideak | Ponte, Regola eta Sant'Eustachio | |
Demografia | ||
Biztanleria | 2.389 (2020ko abenduaren 31) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat | |
Dentsitatea | 12.327,14 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | XIII. mendea | |
Telefono aurrizkia | 06 | |
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | |
Matrikula | RM |
GeografiaAldatu
Tiber ibaiaren eskuinaldean kokaturik dago, Domizianoren Stadiuma egon zen eremuan.
HistoriaAldatu
Aintzinako Erroman Circo Flaminio auzoa zen eta bertan Domizianok Stadium handi bat eraiki zuen. Estadio honen horma sendoek eman zioten eremuari izena, Parietone ezizena baitzuen honek ("horma lodia") eta hortik sortu omen zen Parione. Odeum bat ere eraiki zuen, musika eta poesia lehiaketak egiteko. Aisialdirako auzoa bihurtu zen horrela.
1200 eta 1400 artean populazioak nabarmen egin zuen gora. Garai hortan Campo de' Fiori enparantza pabimentatu zen eta Erromako erdigune ekonomiko garrantzitsua bihurtu zen. Sixto IV.a Aita Santuak kaotikoa bihurtuta zegoen eremu hau ordenatzeko hainbat lan agindu zituen, kaleak zabaldu, eraikinak berriztu eta Trastevere auzoarekin lotuko zuen zubi berria eraiki zuen, Ponte Sisto. 1500 urterako merkatari jarduera Campo de' Fiori enparantzatik handiagoa zen Navona enparantzara aldatu zen. 1574 eta 1674 artean Navonaren itxura ere erabat aldatu zen Bernini, Borromini eta Bramanteren arkitektura lanei esker.
Ondasun nabarmenakAldatu
IruditegiaAldatu
Sant'Agnese in Agone eliza.
Campo de' Fiori enparantza.