Neptunoren iturria (Erroma)

Neptunoren iturria (italieraz: Fontana del Nettuno) Erromako Piazza Navonan dagoen eskultura ezaguna da. Giacomo della Porta arkitektoaren lana da, 1574an egina, Benedikto XIV.a aita santuaren garaian. Estiloa neobarroko-neoklasizismokoa da. Piazza Navona oso enparantza barrokoa da; bertan beste bi iturri ikus daitezke: Lau Ibaien Iturria eta Mairuren iturria.[1]

Neptunoren iturria (Erroma)
Kokapena
Herrialdea Italia
Italiako eskualdeak Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
Muga-hiriErroma
Koordenatuak41°53′59″N 12°28′23″E / 41.899803°N 12.473°E / 41.899803; 12.473
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1574 (egutegi gregorianoa)
Arkitektura
ArkitektoaGiacomo della Porta

Ezaugarriak

aldatu

Iturriak oinarrian piszina eliptiko handi bat du. Erdian Neptuno itsas lehoikin borrokatzen erakusten duen eskultura dugu. Neptunoren inguruan, lau puntu kardinaletan, lau nereida ikusten dira. Iturriaren beste puntuetan ihes egiten duten zaldien eskulturak ere ikus daitezke. Ikuspegiaren interpretazioa zera da: Neptunok itsas lehoiekin borrokatzen kaosa sortu du eta, horregatik, zaldiak, beldurtuta, alde egin dute; halaber, nereidak jainkoaren ondoan oso lasai gelditzen dira. Zaldiok hiru mende geroago jarri ziren monumentuan, XIX. mendean, hau da, jatorrizko iturrian ez zeuden; aldaketa hau Erromako Udalaren ekimena izan zen hiriko eskulturen artean lotura gehiago indartzeko.

Zaldiak ez ziren iturriak ezagutu zuen aldaketa bakarra. Aurretik Gian Lorenzo Bernini arkitektoak, Piazza Navonaren iturriaren egilea (Lau ibaien iturria), 1651an, iturriaren egitura aldatu zuen, bere simetria aldatuz.

Galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu