Parasola auricoma Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Haragi gutxi eta ez du irauten.

Parasola auricoma
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPsathyrellaceae
GeneroaParasola
Espeziea Parasola auricoma

Sinonimoak: Coprinus auricomus, coprinus hansennii.

Deskribapena aldatu

Kapela: Txikia, 4 cm arteko diametrokoa, oboidetik itzalkin itxurakora. Kapelaren azala, grisa edo arre kolorekoa, erradio askorekin eta ildaskekin.

Orriak: Goranzkoak, adnatuak, oso estuak, zuritik beltzera doaz, naiz eta ez diren oso delikueszenteak (ez dute tindurik hartzen). Zahartuaz tolestuaz eta biribilduaz doaz, kapelaren ertzetik erdialdera.

Hanka: Liraina, 8 cm arteko garaierakoa, zilindrikoa.

Haragia: Hutsala.[2]

Etimologia: Coprinus hitza grezieratik dator, "coprinus" hitzetik, eta simaurrari dagokiona, simaurretan hazten dena, esan nahi du.

Jangarritasuna aldatu

Ez du interes gastronomikorik.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Coprinus plicatilis delakoarekin nahas daiteke.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udaberrian eta udazkenean. Hezetasuna eta humus asko dagoen eremu irekietan. Belardietan, putzuak dauden soilguneetan, zohikaztegietan, ibaiertzetan edo erreka ertzetan. Banaketa irregularreko eta urriko onddoa, baina gero eta ezagunagoa.[5]

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Kolonbia, Brasil, Txile, Europa, Kanariak, Turkia, Errusia, Kenya, Australia, Zeelanda Berria, Hegoafrika.[6]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 272 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. (Gaztelaniaz) Velaz Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Banco de setas.
  6. Parasola auricoma: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu