Paralaxi

Paralaxia» orritik birbideratua)

Paralaxia[1] objektu bat bi puntu ezberdinetatik begiratzean hautematen den itxurazko posizioaren aldaketa da. Terminoa antzinako grezieraz alternantzia esan nahi duen παράλλαξις (parallaxis) hitzetik dator. Behatutako objektua behatzailearengandik zenbat eta hurbilago egon, orduan eta paralaxi handiagoa du perspektiba dela eta. Ondorioz, paralaxia objektuen distantziak zehazteko erabili daiteke.[2]

Objektu batek urruneko hondoarekiko duen paralaxia ikuspuntu aldaketa dela eta.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. (2014ko irailaren 14a). (pdf) Astronomiako Oinarrizko Lexikoa. Zangoza (Noiz kontsultatua: 2018ko urriaren 5a).
  2. Madariaga Zubimendi, Danel. (2006). (pdf) Orienta ezazu zeure burua zeruko esferan. Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea, 39 or. ISBN 8484380815. (Noiz kontsultatua: 2018ko urriaren 5a).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu