Parador Real Hotela (Donostia)

Parador Real Hotela, Donostiako hotel bat izan zen da. Donostiako erdialdean sortuta, 1825. urtean. Indarrean egon zen 1863. urtera arte.

Parador Real hotela
Parador Real 1863 (M.Agirre. Argazkilaria. Alameda,11)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°19′20″N 1°59′08″W / 43.322176°N 1.985524°W / 43.322176; -1.985524
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1825
Arkitektura

Kokapena aldatu

Parador Real Hotela, Donostiako erdialdean zegoen. Kale Nagusia 1ean.

1813. urtean hiria berreraiki zenean bere bizilagunen kokapena eta banaketa, gizarte mailaren arabera, errespetatu zen. Aristokrazia Kale Nagusitik gertu bizi zen eta hortik Bretxara mugitzen zen. Horregatik Parador Real Mayor kalean eraiki zen, gaurko Kale Nagusian. [1]

Aurrekari historikoak aldatu

XIX. mendean bainu-etxeak zabaldu ziren, atseden eta aisialdeko aukera moduan. Osasuna zaintzeko, medikuaren aginduz egindako bidaiak modan jarri ziren eta bainu-etxeak ireki zieren Zestoan, Santa Ageda Arrasaten. Bisitariaren eredua: aristorkraziakoa edo goi-mailako burgesia. [2]

Historia aldatu

Fausto Corralek ireki zuen paradorea 1925. urtean. Lehenengo errege-bisitarien artean aipagarrienak:

  • 1830. urtean: Francisco de Paula Antonio infantea [3]Fernando VII erregearen anaia, bere emaztearekin, Luisa Antonia de Nápoles, semealabak eta familiaren jarraigoa. Santa Ageda bainu-etxetik pasa ondoren, hamabostaldi bat pasa zuten Donostian.
  • 1833. urtean: berriro Francisco de Paula Antonio infantearen familia, jarraigo luzearekin.
  • 1845 –urtean: medikuaren aginduz Isabel II erregina hasi zen Donostia bisitatzen itsasoko bainuak onuragarriak zirelako azaleko gaixotasunak sendatzeko, Aranjuezeko egonaldiak eteten [4]

Urte horretan Udalak erregina-ohoreak egin zizkion ikuskizun ugari antolatuz: zezenak, erromeriak, txangoak, ibilaldi nautikoak. Nazioarteko prentsari esker Donostiako irudi turistikoa hedatu zen. [2] Bi gertaera garrantzitsu izan ziren Donostia leku turistiko bezala ezagutzera emateko: 1954 urtean Donostiak berreskuratu zuen hiriburutasuna. 1963 harresiak eraisteko erabakia hartu zen 1963. urtetik 1968. urtera Isabel II erreginak jarraitu zuen Donostia bisitatzen.

Beste bisitarien artean: Berryko dukesa edo Napoleón III. bere emazte Eugenia de Montijorekin.[1]

Bibliografia aldatu

  • Gómez Beldarrain, Laurentino (2012), Turismo y hoteles en la tarjeta postal: Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa., Donostia, Idazti, 2012. p.15-16

Erreferentziak aldatu

  1. a b .
  2. a b Gómez Beldarrain, Laurentino. (2012). Turismo y hoteles en la tarjeta postal: Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa.. , 15 or..
  3. «Había más turistas hace un siglo. Aingeru Munguía» Diario Vasco (2017/09/ 04).
  4. «Había más turistas hace un siglo. Aingeru Munguía» Diario Vasco (2017/09/ 04).

Kanpo estekak aldatu