Papua (probintzia)

Papua (indonesieraz: Provinsi Papua) Indonesiako 34 probintzietako bat da. Ginea Berria uhartearen mendebaldeko erdi ia osoa hartzen du, mendebaldeko muturra salbu; azken hau Mendebaldeko Papua probintzia da gaur egun. Horrezaz gainera, Biak, Sorenarwa, Saja Ampat, Salawati, Waigeo eta Misool uharteak ere hartzen ditu. Probintziaren zatirik handiena menditsua da. 319.036 kilometro koadroko eremua du, eta 2014an 3.897.764 biztanle zituen[1]. Hiriburua Jayapura da.

Papua
Provinsi Papua
Propinsi Irian Jaya
Propinsi Irian Jaya Timur
 Indonesia
Puncakjaya.jpg
Flag of Papua 2.svg Coat of arms of Papua 2.svg
Administrazioa
Estatua Indonesia
ISO 3166-2ID-PA
HiriburuaJayapura
GobernuburuaLukas Enembe (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak4°S 138°E / 4°S 138°E / -4; 138Koordenatuak: 4°S 138°E / 4°S 138°E / -4; 138
IndonesiaPapua.png
Azalera319.036 km²
MugakideakMendebaldeko Papua, Mendebaldeko probintzia eta Sandaun
Punturik altuenaPuncak Jaya
Demografia
Dentsitatea12 bizt/km²
Informazio gehigarria
HizkuntzakIndonesiera, papuar hizkuntzak
Ordu eremuaUTC+09:00
MatrikulaDS
www.papua.go.id
Artikulu hau Indonesiako probintziari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Papua».

EkonomiaAldatu

Biztanle gehienek antzinako bizimodua daramate. Petrolioa, kobrea eta intxaur muskatua dira esportatzen diren gai nagusiak.

HistoriaAldatu

1828an Herbehereetako gobernuak Ginea Berriaren mendebaldea bere inperiora bildu zuen. Merkataritzarekin zerikusia zuten jardueretan aritu ziren herbeheretarrak bertan. Bigarren Mundu Gerran, japoniarrek uhartearen zati hori ia osorik beretu zuten.

ErreferentziakAldatu

  1. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman kemendagri izeneko erreferentziarako

Kanpo estekakAldatu