Panthera pardus ciscaucasica

Pertsiako lehoinabarra (Panthera pardus ciscaucasica) Iran, Armenia, Azerbaijanen eta Ertain Asian bizi den eta desagertzeko arriskuan dagoen lehoinabar azpiespezie bat da.

Panthera pardus ciscaucasica
Persian Leopard sitting.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
FamiliaFelidae
GeneroaPanthera
EspezieaPanthera pardus
Azpiespeziea Panthera pardus saxicolor
Satunin, 1914
Banaketa mapa
Persian leopard present range.png

EzaugarriakAldatu

Pertsiako lehoinabarra munduko lehoinabar azpiespezie guztietan handiena izan liteke, afrikar lehoinabarra baino handiagoa. Azpiespezie honetako arrek 50-90 kilo bitarteko pisua dute, arrek 65 kilo pisatzen dute bataz bestez, baina 80 kiloko arrak sarritan topatzen dira, afrikar lehoinabarretan baino sarriago.

Bataz bestez, arra 158 zentimetro luze da, eta horri 90 cm-ko isatsa gehitu beharko genioke. Isatsa eta guzti, azpiespezie hau 259 zentimetrotara ailegatzen da bataz bestez, afrikar lehoinabarra 220 zentimetrotan geratu ohi den bitartean. Iraneko populazioak izan litezke handienak, bertan neurtu ohi direlako ale luzeenak eta pisutsuenak. Orain dela gutxi, herrialde horretako lehoinabar gazte batek 64 kilo pisatzen zuen, hazteko eta pisua irabazteko denbora geratzen zitzaiolarik.

ElikaduraAldatu

Pertsiako lehoinabarrak hegazti eta ugaztun txikietatik, zerbido, antilope eta basurde handietaraino ehizatzen ditu.

Felido guztiek bezala (jaguarraren berezitasuna kenduta), pertsiako lehoinabarrak lepoan edo estarrian hozkada eginez hiltzen ditu bere harrapakinak.

AldaerakAldatu

Honako hauek dira pertsiako lehoinabarraren aldaerak, lehen azpiespezie independenteak kontsideratzen zirelarik:

PopulazioakAldatu

2008. urtean, 871-1290 bitarteko lehoinabar ale heldu zenbatu ziren. Hauxe da estimazioa herriz herri:

MehatxuakAldatu

Mehatxurik handiena habitataren suntsipena inguruko herrialdeen industrializazio hazkuntza azkarraren ondorioz, bertako gunetan dauden gudak (bonbak eta guzti) eta legez kanpoko ehiza dira.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu