Palmako Tenplu Masonikoa

Paraguaiko Logia Sinboliko Hansiaren tenplua

Palmako Tenplu Masonikoa (gaztelaniaz: Templo Masónico de Palma) Paraguaiko Logia Sinboliko Handiaren masoien tenplu bat da. Asuncion hiriko Palma kalean kokatuta dago.

Palmako Tenplu Masonikoa
Kokapena
Estatu burujabe Paraguai
Hiriburu barrutiHiriburu Barrutia
HiriaAsuncion
Koordenatuak25°16′43″S 57°38′27″W / 25.27873707°S 57.64076548°W / -25.27873707; -57.64076548
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1899ko irailaren 6a
Erabileratenplu masonikoa
Webgune ofiziala

Historia aldatu

Ricardo Lloretek diseinatua eta José Vilák eraikia, 1899ko irailaren 6an erosi zuen Cecilio Báez doktorea Maisu Handiak.[1] Chacoko Gerraren garaian odol-ospitale gisa funtzionatu zuen.[1]

2009an Paraguaiko Logia Sinboliko Handiak tenpluaren ateak ireki zizkioten publikoari lehen aldiz.[2] 2017an tenplua zaharberritzeari ekin zioten.[1] 2018an berrinauguratu zuten tenplua, Benigno Villasanti Maisu Handiaren agintaldian, zaharberritze-lanak egin eta gero.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c (Gaztelaniaz) «Restaurarán el primer templo masónico y abrirán al público» Última Hora 2017-07-16 (Noiz kontsultatua: 2021-12-29).
  2. (Gaztelaniaz) «Logia abre por primera vez su templo al público» ABC Color 2009-10-09 (Noiz kontsultatua: 2021-12-29).
  3. (Gaztelaniaz) «Reabren Templo Masónico de Palma» La Nación 2018-06-13 (Noiz kontsultatua: 2021-12-29).

Kanpo estekak aldatu