Pago-kimo biribila (Diatrype disciformis) Diatrypaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Tamaina txikia du, ez du sukalderako balio.

Pago-kimo biribila
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaSordariomycetes
OrdenaXylariales
FamiliaDiatrypaceae
GeneroaDiatrype
Espeziea Diatrype disciformis
Fr., 1849

Deskribapena aldatu

Peritezioak: 0,2 eta 0,4 mm bitarteko diametrokoak, kolore beltzekoak, geruza baten edo batzuen azpian estroma baten sartuak, kanpoaldetik arre kolorekoak eta zurixkak barrualdetik. Estroma laua da, zuhaitzaren adarraren azala hautsi egiten du, eta askotan biribildua eta isolatua agertzen da, gutxiago talde txikietan. Gainazala nahiko latza da, eta peritezioetako ostioloek punteatuta agertzen da.[2]

Etimologia: Diatrype terminoa grekotik dator, zehar, esan nahi duen "d??-dià" hitzetik eta zulo esan nahi duen "t??p? trype" hitzetik. Zulatu egiten duela (zura). Disciformis epitetoa, karpoforoak disko forma duelako du

Jangarritasuna aldatu

Ez du sukalderako balio.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Melogramma bulliardii delakoarekin, honek igitai formako esporak ditu. Baita Diatrypella verrucaeformis espeziearekin ere.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Negutik udaberrira, pagoen adar hiletan; gutxitan beste hostogalkor batzuetan.[5]

Banaketa eremua aldatu

Europa, Ameriketako Estatu Batuak, Kanada.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 724 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 524 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 573 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 90 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak aldatu