Diatrypella favacea Diatrypaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du sukalderako balio.

Diatrypella favacea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaSordariomycetes
OrdenaXylariales
FamiliaDiatrypaceae
GeneroaDiatrypella
Espeziea Diatrypella favacea

Sinonimoak: Sphaeria verruciformis, Diatrypella verrucaeformis, Diatrype verruciformis afinis, angulata, aspera.

Deskribapena

aldatu

Peritezioak: 0,4 eta 0,6 mm bitarteko diametrokoa, beltzak eta bi solairu edo estrakturen gainean jarriak, kanpoaldetik arre-beltz koloreko estroma batean, eta barrualdetik zurixka kolorekoa. Estroma biribila. angeluduna edo luzanga izan daiteke, zerbait konikoa, zuhaitzen azala puzketan apurtzen duena, peritezioak inguratzen dituena. Gainazala garatxoduna da, eta gutxi ikusten diren peritezioetako ostioloek okupatzen dute.[2]

Etimologia:

Jangarritasuna

aldatu

Ez du sukalderitzarako balio.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Diatrype disciformis delakoarekin nahas daiteke, honek estroma laua du eta ez konikoa, peritezio txikiagoak eta zortzi espora izaten ditu aska bakoitzean.

Sasoia eta lekua

aldatu

Negutik udaberrira, hainbat hostogalkorren adar eta enborretan: Alnus (haltz), Corylus (hurritz) eta Fagus (pago). Soropildua hazten da, eta eskotan adar osoak kolonizatzen dituzte.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Kolonbia, Argentina, Europa, Errusia, Txina, Japonia.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 825 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.

Kanpo estekak

aldatu