Paflagonia[1] (antzinako grezieraz Παφλαγονία, Paphlagonia) Anatoliako erdi-iparraldeko antzinako lurralde bat zen, Itsaso Beltzaren kostaldean, Bitinia eta Pontoren artean zegoena, eta, Galaziatik, Bitiniar Olinpoaren ekialderanzko luzapen baten bidez banandua. Estrabonen arabera, Partenius ibaiak eratzen zuen lurraldearen mendebaldeko muga, eta ekialdean amaitzen zen, Kizil-Irmak ibaiaren ondoan. Hiri nagusiak Sinope, Gangra, Aurisos eta Amastris ziren.

Paflagoniaren kokalekua, Anatolian

HistoriaAldatu

K.a. VII. mendearen inguruan, greziarrek koloniak sortu zituzten Paflagoniako itsasertzean. K.a. 546. urtean Persiar Inperioaren mende geratu zen. Alexandro Handiak menderatu zuen K.a. IV. mendean, eta haren ondorengo Seleuko I.a hil zenean, erreinu burujabe izan zen. K.a. I. mendean, liskarrak izan zituen Pontoko erreinuarekin, eta K.a. 72. urtean erromatarrek hartu zuten; hasieran Bitiniako probintzian sartu zuten lurraldea, eta gero Galaziakoan. Behe Inperioaren garaian, erromatar probintzia bilakatu zen Paflagonia.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu