Pacific Rim (filma)
Pacific Rim, 2013ko Guillermo del Toro mexikar zinema zuzendariak zuzendutako zientzia-fikzioko film bat da. Charlie Hunnam, Idris Elba, Rinko Kikuchi, Charlie Day, Burn Gorman, Robert Kazinsky, Max Martini eta Ron Perlman aktoreek antzeztu zuten.
Pacific Rim Uprising (2018) jarraipena izan du.
Argumentua
aldatuKaiju (japonieraz 怪獣 kaijū, "Pizti Erraldoi") deritzoten monstruo izaki andana itsaspetik ateratzean miloika gizaki hilko diren eta gizateriaren baliabideak urte luzez agortuko dituen gerra bati ekingo zaio. Kaiju erraldoiei aurre egiteko gizakiek arma mota berezi bat diseinatu dute: Jaeger (alemanez "Ehiztari") robotak, bi pilotuek beren burmuinak zubi neuronal batez blokeatuz kontrolatutak. Baina Jaegerrak ere Kaijuen aurka defentsa eskasa direla ikusiko da.
Kaijuek gizateak garaitzear daun unean, gizateriak bi heroiei aukera ematea beste biderik ez du izango: Raleigh Becket (Charlie Hunnam) lurjotako pilotu ohia eta oraindik proban jarri ez den Mako Mori (Rinko Kikuchi) pilotugaia. Biak elkartu eta iraganeko Jaeger mitikoa ekartzen saiatuko dira, gizateria jada badatorren Apokalipsiari aurre egiteko azken itxaropena baidira.
Aktoreak
aldatu- Charlie Hunnam: Raleigh Becket
- Idris Elba: Stacker Pentecost
- Rinko Kikuchi: Mako Mori
- Charlie Day: Newton "Newt" Geizler doktorea
- Burn Gorman: Hermann Gottlieb doktorea
- Robert Kazinsky: Chuck Hansen
- Max Martini: Hercules "Herc" Hansen
- Ron Perlman: Hannibal Chau
- Clifton Collins Jr.: Tendo Choi
- Diego Klattenhoff: Yancy Becket
- Ellen McLain: Gipsy Danger
- Heather Doerksen: Sasha Kaidanovsky
- Robert Maillet: Aleksis Kaldanovsky
- Santiago Segura: Hannibal Chauren laguntzailea
Kanpo estekak
aldatu- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)