Pachytodes cerambyciformis

kakalardo espeziea

Pachytodes cerambyciformis Cerambycidae familiako kakalardoa da. Europan eta Asia mendebaldean bizi da[1]. Euskal Herrian ere aurkitzen da[2].

Pachytodes cerambyciformis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaCerambycidae
GeneroaPachytodes
Espeziea Pachytodes cerambyciformis
Schrank, 1781

Azpiespezieak aldatu

Lau azpiespezie existitzen dira:[3]

  • Pachytodes cerambyciformis var. anticereducta (Plavilstshikov)
  • Pachytodes cerambyciformis var. anticeundulata (Pic)
  • Pachytodes cerambyciformis var. decempunctata (Olivier, 1795)
  • Pachytodes cerambyciformis var. octomaculata (Schaller, 1783)

Deskribapena aldatu

Tamaina txikiko kakalardoa da, 7-12 mm baino ez ditu neurtzen. Gorputza trinkoa da, borobiltsua eta ia triangelu itxurakoa, elitroak atzealdera estutu egiten baitira. Buru beltza du eta antena beltz luzeak ere bai. Pronotoa eta hankak ere beltzak dira. Elitroak marroi-horixkak dira, kolore oso apala edozelan ere, eta marka beltzak dituzte. Ale bakoitzak bere patroi propioa du, eta ale batzuek badaude markarik gabeak ere.

Habitata aldatu

Basoetako kakalardoa da, eta baso hostoerorkorretan zein koniferoetan aurkitzen da. Abies alba, Picea abies, Castanea sativa, Salix caprea...[1]

Bizi zikloa aldatu

Helduak maiatza eta abuztua artean ikusten dira hegan. Emeak zuhaitzetan jartzen ditu arrautzak. Beldarrak sustraietaz elikatzen dira. Bi urteko zikloa betetzen dute, beraz beldarra presta dagoenean pupatu egingo da lurrean edo azalean eta handik heldu berria sortuko da[4].

Helduak loreetako nektarraz elikatzen dira.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Pachytodes cerambyciformis» www.cerambyx.uochb.cz (Noiz kontsultatua: 2024-01-04).
  2. «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
  3. ondrej.zicha(at)gmail.com, Ondrej Zicha;. «BioLib: Biological library» www.biolib.cz (Noiz kontsultatua: 2024-01-04).
  4. (Ingelesez) «Pachytodes cerambyciformis» uk beetles (Noiz kontsultatua: 2024-01-04).

Kanpo estekak aldatu