Pablo Barrio

euskal idazlea

Pablo Barrio (Agurain, Araba, 1958ko urtarrilaren 21a) euskal idazlea da. Txikitandik Lasarte-Orian (Gipuzkoa) bizi da, non 2011tik 2015era alkatea izan zen.[1]

Pablo Barrio
Pablo-barrio-Uberan 2021.jpg
Bizitza
JaiotzaAgurain1958ko urtarrilaren 21a (63 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Jasotako sariak

Literaturaren Zubitegia: 691

2003. urtean, Euskaltzaindiak eta BBK-k elkarlanean antolatzen duten Toribio Altzaga Saria irabazi zuen, Ama, hor al zaude? antzerki lanarekin.

2006. urtean, Nafarroako Antzerki Eskolak eta Iruñeko Udalak antolatzen duten Haurrentzako antzerki testu berrien lehiaketan euskarazko saria irabazi zuen Abere hatsak eta beste animalia batzuk antzerki lanarekin. Lan hau Nafarroako Antzerki Eskolak estrenatu zuen 2007. urtean.

2007. urtean, Nafarroako Antzerki Eskolak eta Iruñeko Udalak antolatzen duten Haurrentzako antzerki testu berrien lehiaketan euskarazko saria Herio azeri hori antzerki lanarekin. Lan hau Nafarroako Antzerki Eskolak estrenatu zuen 2008. urtean.

2007. urtean, berriz ere Euskaltzaindiak eta BBK-k elkarlanean antolatzen duten Toribio Altzaga Saria irabazi zuen Kontrako bidean antzerki lanarekin.

2008. urtean IX. Serantes Antzerki sariaren Akzesita lortu zuen Armiarmategian (isil-mihisilka) lanarekin.

2021ean El sitio del fin del mundo liburua argitaratu zuen Txertoa argitaletxean Emakume pirata bat da protagonista: gaztaroan bizi izan zituen abenturak kontatzen ditu, umore eta punk ukituarekin. La Flamenka ostatuan sartu da bidaiari gazte eta eder bat eguraldia noiz baretuko zain, sekulakoa baita ekaitza. Taberna txiki hori arrantzale herrixka bateko portuaren alboan dago, eta adineko emakume bat da jabea. Denboralea baretu artean, tabernaria hasten da gaztea zenean bizitako abenturak kontatzen sartu berri den bezeroari. Ez dira edonolakoak emakumeak bizitakoak, pirata izan baitzen, eta itsaso zabala zeharkatu bere itsasontziarekin. Erregearen flotak begiz jo, eta mundua amaitzen den tokiraino jarraitu zuen, pirata gazte hori atzemateko asmoz. Garai haietan bazegoen Donostian La Flamenka izenko taberna bat.[2] [3][4]

LanakAldatu

AntzerkiaAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu