Pálné Veres

pedagogo hungariarra

Pálné Veres (hungarieraz: Veres Pálné), jaiotzez Hermin Karolina Beniczky (hungarieraz: Beniczky Hermin Karolina), (Lázi, Austriar Inperioa, 1815eko abenduaren 13aVáchartyán, Hungaria, 1895eko irailaren 28a) irakasle eta feminista hungariarra izan zen.

Pálné Veres

Bizitza
JaiotzaLázi (en) Itzuli1815eko abenduaren 13a
Herrialdea Hungaria
HeriotzaVáchartyán (en) Itzuli1895eko irailaren 28a (79 urte)
Jarduerak
Jarduerakpedagogoa
KidetzaOrszágos Nőképző-Egyesület (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa

Bizitza aldatu

Pavol Benický (Pál Beniczky)[1] eta Karolina Sturmannen alaba[2], Hermin Beniczky 1815eko abenduaren 13an jaio zen Lázin, orduan Austriar Inperioaren parte zena. Familia alemanez mintzatzen ziren luterotarak ziren[2].

1839an, Pál Veres notarioarekin ezkondu zen[3] eta, hungariar tradizioaren arabera, senarraren izenetik datorren Pálné Veres izena erabiltzen hasi zen (-né «emaztea» esan nahi du)[1]. Szilárda alaba izan zuten 1842an, eta 1844an semea, jaio eta gutxira hil zena[3].

1869an nesken eskola sortu zuen. Horrelako lehen eskola izan zen Hungarian[4].

Eskola 11 klasetan banatuta zegoen: lehen mailako lau, erdi mailako lau eta goi mailako hiru. Curriculumak honako irakasgai hauek biltzen zituen: erlijioa, hungariera, hungariar literatura, estetika, pedagogia, antropologia eta psikologia, logika, zibilizazioaren historia, aljebra eta geometria, alemana, frantsesa, orratz lanak, musika, gimnastika, estereometria eta marrazkia[5].

Pálné Veres etsita zegoen ikasle kopuru handi batek ikasketak uzten zituelako, baina lortu zuen goi-burgesiari eta aristokraziari eragitea nesken hezkuntzaren onurak aitor zezaten[5].

1895eko irailaren 28an hil zen Váchartyán[6] eta Vanyarc-eko hilerrian lurperatu zuten[1]. 1906an, Pálné Veresen omenezko monumentua ireki zuten Budapesten[3]. Gero, eskola zegoen kaleari Pálné Veres izena jarri zioten[1].

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d (Eslovakieraz) Okoličányová, Vlasta. (2021). «Hermína Verešová, rod. Benická» Spoločenstvo Evanjelických Žien.
  2. a b (Hungarieraz) Kozák, Péter. (2019). Földiekkel játszók: Művésznők és múzsák. Budapest: Kossuth Kiadó.
  3. a b c (Ingelesez) Loutfi, Anna; Daskalova, Krassimira; Haan, Francisca de. (2006). «Beniczky, Hermin (Mrs. Pál Veres (1815–1895)» Biographical Dictionary of Women's Movements and Feminisms in Central, Eastern, and South Eastern Europe: 19th and 20th Centuries. Budapest: Central European University Press, 54 or. ISBN 978-963-7326-39-4..
  4. (Frantsesez) De Gubernatis, Angelo. (1885). La Hongrie politique et sociale. Florence: J. Pellas, 332 or..
  5. a b (Frantsesez) De Gubernatis, Angelo. (1885). La Hongrie politique et sociale. Florence: J. Pellas, 333 or..
  6. (Eslovakieraz) Mináč, Vladimír. (1982). Malý slovenský biografický slovník: generálny heslár SBS: A-Ž. Martin: Matica slovenská, 635 or..

Kanpo estekak aldatu