Otto von Guericke
Otto von Guericke (Magdeburg, 1602ko azaroaren 20a - Hanburgo, 1686ko maiatzaren 21a) Alemaniar fisikaria eta asmatzailea izan zen. Magdeburgeko alkate izan zen (1646-1681). Lehen bonba pneumatikoa asmatu zuen (1650 inguruan), eta Magdeburgeko esfera-erdien bidez hutsari buruzko saioak egin zituen Ratisbonako dietaren aurrean (80 cm inguruko letoizko esfera-erdiak, hutsa egina zutenak, zortzi zaldik uztarrian loturik ezin izan zuten banatu). Airearen elastikotasuna eta pisua ikertu zituen; urezko barometro bat eta baroskopio bat egin zituen, eta barrunbe itxi batean errekuntza eteten dela egiaztatu zuen.
Otto von Guericke | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Magdeburg, 1602ko azaroaren 20a (juliotar egutegia) | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Heriotza | Hanburgo, 1686ko maiatzaren 21a (83 urte) (83 urte) | ||
Hobiratze lekua | Magdeburg | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Leipzigeko Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | latina | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | fisikaria, asmatzailea, politikaria, legelaria, ingeniaria, instrument maker (en) ![]() | ||
Lantokia(k) | Magdeburg eta Hanburgo | ||
Enplegatzailea(k) | Magdeburg |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Otto von Guericke |