Osho edo Bhagwan Shree Rajneesh (Bhopal, 1931ko abenduaren 11Pune, 1990eko urtarrilaren 19a) mundu osoan eragina izan zuen mugimendu espiritual baten burua izan zen. Haren bizitzan zehar izen desberdinekin ezagutu zitzaion: Acharia Rajneesh (1953-1970), Bhagwan Shree Rajneesh (1970. eta 1980. hamarkadetan) eta Osho (1990. hamarkadan). Mugimendua nahiz eta nazioartekoa izan Indian izan zuen bere jatorria. Mistikoa eta guru handia izan zen nahiz eta askoren iritziz sektaburua izan.

Osho (gurua)

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakचन्द्र मोहन जैन, Chandra Mohan Jain
JaiotzaUdaipura (en) Itzuli1931ko abenduaren 11
Herrialdea India  (1950eko urtarrilaren 26a -
BizilekuaRaisen barrutia
Gadarwara (en) Itzuli
Jabalpur
Mumbai
Koregaon Park (en) Itzuli
Rajneeshpuram (en) Itzuli
Koregaon Park (en) Itzuli
HeriotzaPune1990eko urtarrilaren 19a (58 urte)
Heriotza modua: bihotz-gutxiegitasuna
Hezkuntza
HeziketaDr. Hari Singh Gour University (en) Itzuli 1957) Arte-masterra : filosofia
Hizkuntzakingelesa
hindia
Jarduerak
Jarduerakidazlea, autobiografialaria, gurua eta mistikoa
Enplegatzailea(k)Rani Durgavati University, Jabalpur (en) Itzuli  (1958 -  1966)
MugimenduaRajneesh movement (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaMistizismoa

osho.com
IMDB: nm1099569 Last fm: Osho Musicbrainz: 1a54b906-00d8-48ba-aecc-8d210fc437a6 Songkick: 516946 Discogs: 818480 Allmusic: mn0000492156 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

Filosofiako irakasle gisa, hizlari gisa 1960ko hamarkadan bidaiatu zuen India osoan. Eztabaidagarria zen Mahatma Gandhi, politikariak eta erlijio instituzionalizatuak (hinduismoa, kristautasuna eta islamismoa, esaterako) gogor kritikatzen zituelako. Sexualitatearekiko jarrera irekiago baten alde ere egin zuen: jarrera horri esker, «Sexuaren gurua» ezizena jaso zuen nazioarteko prentsan.[1] 1970ean, Osho denbora batez Bombayn ezarri zen. Dizipuluak hasi zituen (neosanniasins izenez ezagunak) eta maisu espiritualaren papera hartu zuen. Bere diskurtsoetan, mundu osoko tradizio erlijioso, mistiko eta filosofoen idazkiak berrinterpretatzen zituen. 1974an, Punera joan zen bizitzera, eta, bertan, gero eta mendebaldar gehiago erakarri zituenez Ashram bat ezarri zuen. Asrhamean Giza Potentzialaren Mugimendua garatu zuen bere mendebaldeko audientziarentzat. Albiste izan zen Indian eta atzerrian, batez ere bere giro permisiboagatik eta hitzaldi probokatzaileengatik. 1970eko hamarkadaren amaieran Indiako gobernuarekiko eta inguruko gizartearekiko tentsioak areagotu egin ziren.

1981ean, Osho Estatu Batuetara joan zen eta Oregon estatuan nazioarteko komunitate bat ezarri zuen, gerora Rajnishpuram (Rajneesh hiria) bezala ezaguna. Laster, tokiko egoiliarrekin gatazka ugarietan murgildu zen, batez ere lurraren erabileragatik, eta bi aldeen arteko etsaitasunak markatu zuen proiektu osoa. Halaber, ospea erakarri zuen erabilera pertsonalerako erositako Rolls-Royce automobil bilduma handiagatik.[2]

1985ean, proiektua kolapsatu egin zen: Oshok jakinarazi zuen mugimenduko buruzagiek hainbat delitu larri egin zituztela, besteak beste, eraso bioterrorista bat; antza denez, The Dalles herri gertuko jatetxeetan salmonella zabaldu zuten.[3] Atxilotu eta akusatu zuten; ondorioz,erruduntasun-deklarazio hitzartu bati esker, Osho Estatu Batuetatik erbesteratua izan zen. Hogeita bat herrialdek ukatu egin zuten bere sarrera, eta Osho munduan zehar bidaiatu zuen Punera itzuli aurretik. 1990ean hil zen. Bere Asrham gaur egun Osho International Meditation Resort bezala ezagutzen da.

Bere irakaskuntza sinkretikoek meditazioaren, kontzientziaren, maitasunaren, ospakizunaren, ausardiaren, sormenaren eta umore-senaren garrantzia nabarmentzen dute. Oshoren irakaskuntzek eragin nabarmena izan dute aro berriaren pentsamenduan, eta horien ospea nabarmen handitu da pentsalaria hil zenetik.

Oshoren hamar mandamenduak aldatu

Erdi txantxetan, mandamenduetan sinisten ez zuela esanez, hauek bota zituen elkarrizketa batean.

  • Inoiz ez bete agindurik, baldin eta zure baitatik ez badator.
  • Bizitza bera beste Jainkorik ez dago.
  • Egia zure barruan dago. Ez bilatu beste inon.
  • Maitasuna otoitz bat da.
  • Hutsa izatera iristea da egiarako atea. Hutsa bera da bitartekoa, patua eta lorpena.
  • Bizitza orain eta hemen da.
  • Bizi zaitez, erabat esnatuta.
  • Ez igeri egin, flota.
  • Hil zaitez une oro, une oro berriro jaio zaitezen.
  • Ez bilatu. Den hori, bada. Gelditu eta begiratu.

Nolabait, mugimenduaren lemak izan ziren.[4]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu