Oshimako Liburu Ilustratuen Museoa

Oshimako Liburu Ilustratuen Museoa munduko liburu ilustratuak gaitzat dituen museo publikoa da, Oshima zeritzon herrian sortua (Imizu hirian integratu den tokian orain), Japoniako Toyama Prefekturan . 1994ko abuztuaren 23an ireki zen. Toyama Prefeturako Museoen Elkarteko kidea.

Oshimako Liburu Ilustratuen Museoa
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Toyama
Japoniako hiriaImizu
Koordenatuak36°44′03″N 137°04′26″E / 36.734167°N 137.073972°E / 36.734167; 137.073972
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1994ko abuztuaren 23a
Inaugurazioa1994ko abuztuaren 23a
Arkitektura
ArkitektoaItsuko Hasegawa
Solairuak2
Azalera240.575 m²
Webgune ofiziala

Museoaren egitekoa da, bere estatutuen arabera, "Irudi-liburuen kulturaren bitartez, tokiko kultura berretsi eta hiri bizigarri baten garapenean lagundu".

Liburutegian, Museoak berak antolatu duen metodoaren arabera sailkatuta, 30 herrialdetako 10.000 liburu ilustratu berri eta zahar gordeak dituzte, 14 kategoriatan.

Eraikina aldatu

Eraikina Itsuko Hasegawa arkitektoak diseinatu zuen. Hormigoi armatuzkoa da, zati batean altzairuzko egitura du; 3 solairu ditu, horietako bat lur azpian. 2000. urtean, Japiniako Arkitektura Publikoko VII. Saria irabazi zuen.[1] Proiektuaren kostu osoa 1.600 milioi yen izan zen.

Emanaldi areto argitsu eta irekia du museoak, atrio batekin.

200 bat eserleku dituen antzerki aretoa ere badu. Hainbat aurkezpen eta adierazpenetarako leku gisa erabiltzen da, hala nola, irudi liburuen film emanaldiak, antzezlanak, musikalak, txotxongiloak, koruak, musika emanaldiak, hitzaldiak eta mintegiak.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Oshima Museum of Picture Books - Virtual Tour of Japanese Architecture» Archi Designer JAPAN (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).

Kanpo estekak aldatu