Toyama (japonieraz: 富山市 Toyama-shi?) , Japoniako Toyama prefekturako hiriburua da. 2014ko erroldaren arabera 265.405 biztanle ditu. Japoniako itsasoaren kostaldeko hiri industrializatuenetakoa da.

Toyama
富山市
core city of Japan (en) Itzuli
Toyama montage.jpg
Flag of Toyama, Toyama.png
Administrazioa
Herrialdea  Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Chūbu
Toyama
Alkatea Masashi Mori (en) Itzuli
Jatorrizko izena 富山市 (Toyama-shi)
Geografia
Koordenatuak 36° 42′ N, 137° 13′ E / 36.7°N,137.22°E / 36.7; 137.22Koordenatuak: 36° 42′ N, 137° 13′ E / 36.7°N,137.22°E / 36.7; 137.22
Toyama in Toyama Prefecture Ja.svg
Azalera 1,241,85 km²
Mugakideak Imizu (en) Itzuli, Namerikawa (en) Itzuli, Tonami (en) Itzuli, Nanto (en) Itzuli, Kamiichi (en) Itzuli, Tateyama (en) Itzuli, Funahashi (en) Itzuli, Hida (en) Itzuli, Takayama eta Ōmachi (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria 415.816 (2019ko urriaren 1a)
Red Arrow Down.svg−2.870 (2015)
Dentsitatea 334,86 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1889ko apirilaren 1a eta 2005eko apirilaren 1a
Ordu eremua UTC+09:00
Hiri senidetuak Qinhuangdao, Durham eta Mogi das Cruzes
http://www.city.toyama.toyama.jp/english/English.html www.city.toyama.toyama.jp

GeografiaAldatu

Toyama prefeturaren erdialdea hartzen du, prefeturak duen azalera guztiaren herena gutxi gorabehera. Toyamako Badiaren ertzetan kokaturik dago, nekazaritzarako oso oparoa den lautada baten erdian. Mendi garaiek inguratzen dute Toyama hiria, Yakushi (2.926m), Noguchigoro (2.924m) eta Kurobegorō (2.897m) besteak beste.

KlimaAldatu

      Datu klimatikoak (Toyama, Toyama (1981–2010))      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 20.9 22.5 25.7 32.4 32.3 36.4 38.8 39.5 38.3 33.3 29.2 21.6 39.5
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 6.0 6.8 10.9 17.3 21.9 25.1 29.0 30.9 26.5 21.1 15.3 9.6 18.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −0.3 −0.3 2.2 7.2 12.6 17.4 21.5 22.9 18.8 12.4 6.8 2.4 10.3
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −11.9 −11.1 −7.0 −2.2 2.3 7.7 13.0 14.1 8.9 1.9 −2.0 −8.5 −11.9
Pilatutako prezipitazioa (mm) 259.5 172.1 158.5 122.2 134.2 182.6 240.4 168.3 220.2 160.7 234.4 247.0 2300.1
Prezipitazio egunak (≥ 0.5 mm) 23.7 19.9 18.7 13.1 11.8 12.3 14.7 11.0 13.9 14.4 17.7 22.0 193.2
Elur egunak (≥ 1 mm) 19.1 16.1 9.1 0.8 0 0 0 0 0 0.6 1.0 9.7 56.4
Eguzki orduak 68.1 86.3 131.3 174.9 191.1 150.2 147.1 201.3 133.1 142.7 102.8 75.8 1604.7
Hezetasuna (%) 82 79 73 69 72 79 81 77 79 77 77 80 77.1
Iturria (1): Japan Meteorological Agency[1]
Iturria (2): Japan Meteorological Agency (records)[2]

HistoriaAldatu

Nekazaritzarako lurralde egokia izanik historikoki borroka ugari izan dira Toyamako lautada eskuratu nahian, harik eta XVI mendean Sassa Narisama samuraia aintzinako Etchū probintziako agintari bihurtu zen arte. Honek ibaiak kanalizatu eta nekazaritza are eta oparoagoa bihurtu zuen.

Edo Aroan industrializazioa iritsi zen batez ere botika eta washi (Japoniako papera) ekoizten hasi zelarik. Industrializazioak ere bultzada handia izan zuen lur eta itsaso bidezko garraiobideak eratu zirenean.

Meiji berrezarkuntzan industria kimikoa ezarri zen Toyaman. Horretarako beharrezkoa izan zen inguruko mendietan argi-indarra sortzeko zentrale hidroelektrikoak eraikitzea.

1945eko hegazkin estatubatuarren bonbaketek hiria suntsitu bazuten ere (erdigunearen %99'5a) Japoniako itsasoaren ertzeko hiri industrial handienetakoa izatera itzuli da.

EkonomiaAldatu

Hainbat jardueratan oinarritzen da Toyamaren ekonomia, nekazaritza, basogintza, arrantza, merkataritza eta manufaktura industrian besteak beste.

Bertan egoitza duten konpainia handien artean aipatzekoak dira:

  • Hokuriku argi-indar konpainia.
  • Nachi-Fujikoshi errobot industrialen konpainia.
  • Intec software konpainia.

JaialdiakAldatu

Kaze no bon (風の盆) "haizearen Bon jaiak" 300 urtetik gora ditu eta irailaren 1 eta 3 artean ospatzen da. Hasiera batean tifoiak uxatzeko egiten hasi zen eta gaur egun jaialdi turistikoa bihurtu da. Gauez aperezko linternak pizten dira eta kapelaz burua estalita duten gizon-emakume gazteen lerro luzeek dantza egiten dute musika melankoliko baten konpasean.

Ondasun nabarmenakAldatu

IruditegiaAldatu

Hiri senidetuakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. .
  2. .

Kanpo estekakAldatu