Osakako gaztelua

Osaka gaztelua» orritik birbideratua)

Osakako gaztelua (japonieraz: 大坂城 edo 大阪城 Ōsaka-jō?) Japoniako Osaka hirian dagoen japoniar gaztelu bat da. Jatorrian Ōzaka-jō deitua, herrialdeko gaztelurik ezagunenetako bat da, eta paper garrantzitsu bat bete zuen Japoniaren bateraketan XVI. mendeko Azuchi-Momoyama aroan.

Osakako gaztelua
大坂城
100 Fine Castles of Japan
three great castles
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturakOsaka prefektura
Izendaturiko hiria Osaka
Japoniako auzoaChūō-ku
ChōchōŌsaka-jō
Kokapen fisikoaUemachi Plateau (en) Itzuli
Koordenatuak34°41′14″N 135°31′33″E / 34.687222222222°N 135.52583333333°E / 34.687222222222; 135.52583333333
Map
Historia eta erabilera
Fall of Osaka Castle
JabeaToyotomi Hideyoshi
KomisarioaToyotomi Hideyoshi
Suntsipena1868
Arkitektura
Materiala(k)zurra
Ondarea
Webgune ofiziala

Gaztelua hiriaren erdigunean dago, Chūō-ku auzoan, eta gutxi gora-behera kilometro karratu bateko hedadura hartzen du, Osakako gazteluaren parke publikoaren barnean (大阪城公園, Ōsaka-jō kōen). Betetako lurrezko bi plataformetan eraiki zen, harri moztuz eginiko harresiekin, eta europar gazteluen antzera ur putzu batez inguratua dago. Gazteluak bost barne solairu ditu (bertara igogailu baten bidez iris daitekeelarik, eta kanpoko beste bost solairu, eta harri altuko oinarri baten gainean eraiki zen bertako okupatzaileak ezpatadun etsaietatik babesteko eraiki zen.

Gaztelua publikoari irekia dago, eta erraz iris daiteke bertara Osakako gazteluaren parke publikoa Osakako linea zirkularraren (japonieraz: 大阪環状線 Ōsaka-kanjōsen?) geltokitik (japonieraz: 大阪城駅 Ōsaka-jō eki?) .

Gaztelua topaketa gune ezaguna da hanamiaren ospakizunean, sakuraren loratzean ospatzen dena.

Gazteluaren barnealdean museo bat, konbentzio aretoa eta Toyotomi Hideyoshiri eskainitako Toyokuni Aldarea daude.

Historia aldatu

  • 1583: Toyotomi Hideyoshi gazteluaren eraikuntza aurretik Ishiyama Hongan-jiko Ikkō-ikki tenplua eraikita egon zen toki berean. Jatorrizko plana Nobunaga Odaren Azuchi gazteluaren antzeko gaztelu bat eraikitzea zen, baina handiagoa arlo guztietan: 5 solairuko gaztelu nagusi bat, eraikinaren mailatik behera beste 3 solairurekin, urrezko horriekin dorrearen alboetan bisitariak txunditzeko.
  • 1585: Barnealdeko donjona amaitzen da. Toyotomik gaztelua zabaltzen eta hedatzen jarraitu zuen, erasotzaileentzako beldurgarriago bihurtuz
  • 1598: Eraikuntza amaitzen da. Hideyoshi hiltzen da. Osakako gaztelua Hideyoshiren seme den Toyotomi Hideyorik jasotzen du.
  • 1600: Tokugawa Ieyasuk Hideyoriren armada garaitzen du Sekigaharako guduan, eta bere bakufu propia hasten du Edon.
  • 1614: Tokugawak Hideyori neguan erasotzen du, Osakako setioa hasiz.

Toyotomiren armada 2:1eko proportzioan gaindituak ziren arren Tokugawaren armadako 200.000 soldaduak uxatu eta gazteluaren kanpoaldea babesteko moldatu ziren. Tokugawa gazteluaren defentsak suntsitzen saiatzen da eta gazteluaren inguruko lubakia betetzen hasten da.

  • 1615: Udan, Hideyori berriz hasten da lubakia zulatzen. Tokugawak berriz bere armada Osakara bidaltzen du, eta Toyotomiren armada gaztelutik irtetera behartzen du ekainak 4an. Osakako gaztelua Tokugawaren eskuetan erortzen da. Toyotomi klana desagertu egiten da.
  • 1620: Shogunerriaren oinordeko berria zen Tokugawa Hidetada Osakako gaztelua bereraikitzen eta berarmatzen hasten da. Kanpoaldean 5 solairu eta barnealdean 8 zituen dorre berri bat eraiki zuen eta samurai klanei harresi berriak eraikitzeko lana ematen die. 1620an eraikitako harresiak egundaino mantentzen dira.
  • 1665: Tximista batek dorre nagusiari su ematen dio.
  • 1843: Urteetan eta urteetan erabat utzita egon ondoren, gaztelua bakufuak eskualdeko jendearen artean zenbait dorre berreraikitzeko dirua bildu zuenean birmoldatu zen.
  • 1868: Gaztelu gehiena errea izan zen Meiji Berrezarpenean gertaturiko gatazka zibiletan. Meiji gobernupean Osakako gaztelua armada berriaren egoitza bihurtu zen.
  • 1928: Dorre nagusia berreraikia izan zen Osakako alkateak diru bilketa arrakastatsu bat egin ondoren
  • 1945: Bigarren Mundu Gerran Osakak jasandako bonbardaketaren ondorioz berreraikitako dorre nagusia kaltetzen du.
  • 1995: Osakako gazteluak beste zaharberritze proiektu bat onartzen du gaztelua Edo garaian izan zuen distira garaira itzultzeko.
  • 1997: Zaharberritua amaitzen da. Gaztelua jatorrizko gazteluaren zementuzko erreprodukzio bat da. Igogailuak gehitzen dira bisitarientzako.

Kanpo estekak aldatu