José Antonio Ortega Lara

Ortega Lara» orritik birbideratua)

José Antonio Ortega Lara (Madrigalejo del Monte, Espainia, 1958) Espainiako espetxeetako funtzionario ohi bat da, ETAk bahitu eta 532 egunez 1996 eta 1997 artean zulo batean eduki zuena. ETAk egindako bahiketa luzeena izateaz gainera, nabarmena izan zen Ortega Larak nozitu zuen egoera latza ere.

José Antonio Ortega Lara

Bizitza
JaiotzaMontuenga, 1958 (65/66 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaUNED
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta presondegietako zaintzailea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alderdi Popularra
Vox

Bahiketa

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Ortega Lararen zuloa»

1996ko urtarrilaren 17an, José Antonio Ortega Lara bahitu zuten Burgosko bere etxeko garajean, Logroñoko espetxeko bere lanpostutik itzulitakoan. Egun batzuk geroago, ETAk bere gain hartu zuen bahiketaren ardura, une hartan zuen bigarrena (José María Aldaia bahituta zegoen 1995eko maiatzaren 8tik), eta askatzeko baldintza gisa jarri zuten erakundeko presoak euskal espetxeetara eramatea.

1997ko uztailaren 1ean, Guardia Zibilak Arrasateko zulo batean aurkitu zuen, bertan 532 egun eman ondoren. Polizia-operazion 60 agente baino gehiagok parte hartu zuten, eta lau pertsona atxilotu zituzten, epaiketan bahitzailetzat jo zituztenak: Jose Luis Erostegi atzeman zuten Antzuolan, Xabier Ugarte Villar Oñatin, Josu Uribetxeberria Arrasaten eta Jose Migel Gaztelu Bergaran, nor bere etxean, goizaldeko 3ak aldera. Polizi iturrien arabera, Uribetxeberria eraman zuten Ortega Lararen ezkutalekura, baina berak han zegoenik ukatu zuen zenbait orduz, eta lantegi hartako makina bat agenteek mugituz, atxilotuen laguntzarik gabe, goizeko 6.30etan, aurkitu zuten bidea zulora sartzeko, non Ortega Lara aurkitu zuten.[1]

Erreskatatu zutenean, Ortega Larak 23 kilo galduak zituen, muskulu-masa eta hezur-dentsitatea jaitsita. Loaren nahasmenduak, trauma osteko estresa, antsietatea eta depresioa zituen.[2]

ETAren erreakzioa izan zen astebete beranduago, uztailaren 10ean, Miguel Angel Blanco Ermuko (Bizkaia) zinegotziaren bahiketa eta hilketa.

Bahiketa agintzeagatik Julen Atxurra eta Jose Luis Agirre Lete epaitu eta kondenatu zituzten.[3] Sententziak dioenez, aginduei jarraituz Txantxangorri izeneko komandoak (Ortegaren askapen egunean atxilotutako lauak) egin zuen bahiketa eta eduki zuen gero Ortega preso Arrasateko zuloan. [4]

Jardun politikoa

aldatu

Alderdi Popularraren militantea izan zen 1987 eta 2008 artean. 2014an, Vox eskuin muturreko alderdi politikoaren aurkezen publikoan parte hartu zuen, alderdi horretako militante ezagun bihurtu zelarik harrezkero.

Erreferentziak

aldatu
  1. Arrasate Press. (1997-07-04). Ortega Lara Arrasaten aurkitu ondorengo egunetan. Arrasate Press, 10-11 or. (Noiz kontsultatua: 2024-07-10).
  2. Matey, Patricia. (1997-07.03). «Las huellas del secuestro más duro de la historia de España» www.elmundo.es (EL MUNDO | Suplemento de Salud 254 -) (Noiz kontsultatua: 2024-07-10).
  3. (Gaztelaniaz) 20minutos. (2011-05-25). «La Audiencia Nacional condenó en 2005 a 'Pototo' y Aguirre Lete como responsables del secuestro de Ortega Lara» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2024-07-10).
  4. (Gaztelaniaz) «Bolinaga, protagonista de una de las páginas más negras de la historia de ETA» La Vanguardia 2015-01-16 (Noiz kontsultatua: 2024-07-10).

Kanpo estekak

aldatu