Oriol
Arabako mendia
(«Orixol» orritik birbideratua)
Oriol[1] edo Orixol Arabako mendi bat da, Aramaioko harana gobernatzen duena, Arangioko mendilerroaren garaietatik. 1.128 metroko garaiera du, eta Anbototik gertu dago, haren hegoaldean kokaturik. Hainbat bide daude Aramaiotik mendi honetara igotzeko. Urkiolatik ere igo daiteke.
Oriol | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.128 m |
Prominentzia | 253 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 43°03′28″N 2°35′59″W / 43.0578°N 2.5997°W |
Honen parte da | Euskal Herriko arkua |
Mendikatea | Arangioko mendilerroa |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Krutzetatik (ordubete eta 30 min), Etxaguendik (ordubete eta 15 min), Gantzagatik (ordubete eta 30 min), Oletatik (ordubete eta 30 min), Urkiolatik (2 ordu eta 30 min). |
Izena
aldatuMendi haren euskal izentzat zenbaitetan Orixol edo Orisol ere azaltzen diren arren, dokumentazioak argi erakusten du mendi ezagun haren izena Oriol dela. Euskaraz -io- hiatoan kontsonante bat tartekatzea mendebaldeko zenbait hizkeretan oso fenomeno bizia da, eta ahoz esan arren, ez da inola ere idatzi behar (Urkixola, Ixurreta, Mendixola...).[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ Euskal Herriko mendien katalogoa, Euskal Mendizale Federazioa, 2009. Euskaltzaindiaren Onomastika batzordearen oniritzia du.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |