Askapen Mugimendu Iberikoa

Askapen Mugimendu Iberikoa, jatorrian katalanez Moviment Ibèric d'Alliberament edo gaztelaniaz Movimiento Ibérico de Liberación, MIL akronimoaz ere ezaguna, 1970eko hamarkadako lehen urteetan Katalunian jardun zuen talde armatu autonomoa izan zen. Langileen borrokan erakunde eta alderdi politikoen esku hartze politikoaren aurkakoak ziren, hain zuzen marxismo-leninismoaren aurkakoak, eta situazionismotik gertukoak. Bereziki banku lapurretak izan ziren bere ekintzak. Taldeko kide nabarmenak Salvador Puig, diktadura frankistak exekutatua 1974 urtean, eta Oriol Solé Sugranyes, Segoviako ihesean hila.

Askapen Mugimendu Iberikoa
Datuak
Mota political organisation (en) Itzuli
Herrialdea Espainia
Ideologia Anarkismoa eta Anarkosindikalismoa
Historia
Sorrera 1971
Desagerpena 1973

Kanpo estekakAldatu