Kimika organikoan organoboranoak boroa eta karbonoa konbinatzen dituzten konposatuak dira, adibidez boranoaren (BH3,) deribatu alkilikoak. Erreaktibo inportanteak dira sintesi organikoan[1].

Organoborano
Konposizioaboro eta karbono
Motaorgano-main group compound (en) Itzuli, boron compound (en) Itzuli eta konposatu organiko
Identifikatzaileak

Organoborano motak aldatu

Organoborano eta hidruroak aldatu

Organoborano ohikoenek BRnH3−n formula dute. Konposatu hauek kataliatzaileak erreaktiboak eta erreakzio-bitartekoak dira. Deribatu trialkiliko eta triarilikoak Lewisen azido ahulak dira. Hidruroek (n = 1 edo 2) dimeroak eratzeko joera dute.

 
Trietilboranoa

Azido eta ester borinikoak eta boronikoak aldatu

BRn(OR)3-n egitura duten konposatueik ester boriniko (n=2) edo ester boroniko (n=1) edo borato (n=0) esaten zaie. Bestetik, azido boronikoak giltzarriak dira Suzuki erreakzio]]an.

 
Trimetil boratoa

Organoborano aromatikoak aldatu

Konposatu aromatikoetan boroak karbono-atomoa edo heteroatomo bat ordezka dezake. Borabentzenoan CH talde bat ordezkatzen du boroak. Borolak pirrolaren antzeko egitura dueta boroak nitrogenoa ordezkatzen du.

Borepina zikloheptatrienoaren homologoa da non CH talde bat boroz ordezkatu den.

 
Borola

Boriloak aldatu

Metal-boro lotura duten konposatu organometalikoek (M–BR2) boriloen familia osatzen dute.

Erreferentziak aldatu

  1. Elschenbroich, Christoph; Elschenbroich, Christoph. (2011). Organometallics. (3., compl. rev. and extended ed. argitaraldia) WILEY-VCH ISBN 978-3-527-29390-2. (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).

Kanpo estekak aldatu