Zikloheptatrieno
Kimika organikoan zikloheptatrienoa alkeno zikliko bat da C7H8 formula duena. Likido kolorgea da. Estekatzaile gisa baliatzen da kimika organometalikoan eta baita lehengai gisa sintesi organikoan ere.
Zikloheptatrieno | |
---|---|
Formula kimikoa | C7H8 |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
MolView | 3D eredua |
Konposizioa | karbono eta hidrogeno |
Mota | cycloheptatriene (en) |
Ezaugarriak | |
Fusio-puntua | −80 ℃ |
Masa molekularra | 92,063 Da |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | CHVJITGCYZJHLR-UHFFFAOYSA-N |
CAS zenbakia | 544-25-2 |
ChemSpider | 10534 |
PubChem | 11000 |
Reaxys | 506066 |
Gmelin | 37519 |
ChEBI | 1943 |
EC zenbakia | 208-866-3 |
ECHA | 100.008.061 |
UNII | P58Q106NTF |
Zikloheptatrienoa ez da aromatikoa, -CH2 taldea medio ez delako laua. Alabaina, metileno talde horrek hidrogeno-atomo bat galtzeak ziklopentatrienilo katioia eratzeko egitura laua damaio eta aromatiko bihurtzen da. Katioi horri tropilio ioi ere esaten zaio.
Sintesia
aldatuZiklopentatrienoa laborategian sintetiza daiteke bentzenoa eta diazometanoa fotokimikoki erreakzionaraziz[1].
Ziklopentatrienoaren deribatuak sintetizatzeko bide klasikoa Buchner-en eraztunak handitzeko erreakzioa da. Bentzenoak etil diazoazetatoz erreakzionaktzen du dagokion norkaradienoaren etil esterra emanez. Ondoren honek eraztuna handitzea pairatzen du azido 1,3,5-zikloheptatrieno-7-karboxiliikoaren etil esterra emanez[2].