Tolkienen legendarium ospetsuan eta Eraztunen Jauna eleberriaren eranskinetan, Argeleb II.a, Arthedaineko hamargarren erregea da. Araphorren semea da eta Fornosten jaio zen Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1473. urtean.

Bere aita hil zenean, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1589. urtean, honen oinordeko bihurtu zen, eta bere erregealdiaren lehen urteetatik hasten dira zailtasunak, zeren eta, Angmar, Lindon eta Rivendeleko elfoek kontrolatuta badute ere, beste gauza batzuk gertatzen baitira.

Martxo eta Zuri anaia hobbitek, Baranduin ibaitik haratagoko lurraldeetatik bidaia bat egin ondoren, Argeleb erregeari, ibai hau eta Emyn Beraid mendilerroaren artean hedatzen den lurraldea eskatzen diote. Erregeak eman egiten die lurralde hori, baina, behar izanez gero, Angmarreko Errege Aztiaren aurkako borrokara batzeko konpromezua hartzekotan. Ondorioz, Alboak, lurralde hartan finkatzen dira, eta beranduago, Eskualdea bezala ezagutuko dena osatzen da, Breeko lurrak utziz. Urte batzuk beranduago, gauza bera egingo zuten Indartsuek, Dunlandetik zetozenak.

Gondorretik, Erdialdeko Lurraldeko Izurrite Handia iristen da, iparralderantz doan heinean indarra galtzen ari bada ere, Kardolan suntsitua eta lugorri utziz, eta kalte handiak eraginez Arthedainen, Fornost eta Bree arteko lurraldea biztanleria oso urriarekin utziz. Eskualdeko hobbitek ez dute izurria askorik jasaten, baina, hauen artean ere, biktima asko eragiten ditu.

Izurria dela eta, Minhiriathen despopulazioaren ondorioz, izpiritu gaizto batzuk ezartzen dira Tyrn Gortâden. Hauek, Rudhaurretik datoz, eta Hegoaldeko muinoetako antzinako tumuluak hartzen dituzte, Bide Berdea zeharkatzen duten bidaiariak ikaratuz.

81 urteko erregealdia eta 197 urteko bizitzaren ondoren, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1670. urtean hil zen Argeleb II.a. Bere oinordekoa, bere seme Arvegil izan zen.


Aurrekoa
Araphor
Arthedaineko erregea
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1589-1670
Ondorengoa
Arvegil

Kanpo estekak aldatu