Indartsuak (Eraztunen Jauna)
Indartsuak, Tolkienen legendarium ospetsuan eta Eraztunen Jauna eleberrian, Eskualdean bizi ziren hobbiten azpiarraza bat da.
Bere izenak dioen bezala, indartsuenak eta gorpuzkera sendokoenak izateagatik bereizten dira. Oinak eta eskuak handiagoak zituzten, eta bizar zantzuren bat zuten bakarrak ziren, kokotsean ile pixka bat baino gehiago ez zen arren. Ibaiei buruzko euren ezagutzagatik, Indartsuak, hobbit herrien artean, urari beldurrik ez zioten bakarrak ziren, eta igeri egiten eta itsasontziak eraikitzen zekiten.
Jatorrian, Rhovanionen bizi ziren, zehazkiago, Anduinen haranetan, ibaitik gertu, Zelai Gladioetan. Bertan, nagusiki, arrantzan aritu ziren.
Iletsuekin batera joan ziren mendebalderanzko euren bidaian Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1150 eta 1300 bitartean. Baina, Mendi Lainotsuak zeharkatzerakoan, Pasabide Garaitik, gehienek, Bruinen ibaiaren ibilbidea jarraitu zuten, Tharbad ingururaino iritsi arte, Nin-in-Eiliph izeneko tokian ezarriz, geografikoki, euren jatorrizko lurraldearen oso antzerakoa baitzen. Talde bat, Angelua izeneko eskualdean ezarri zen, eta Alboekin eta Iletsuekin nahastu zen. Nazgûlen Jauna Angmarren ezarri zenean, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1300. urtean, talde hau, gainontzekoekin bizitzera joan zen, hegoaldean, eta soilik zati txiki bat itzuli zen Rhovanionera. Azken hauek izan ziren Gollumen arbasoak.
Eskualdera joan zirenean, Indartsuak, asko nahastu ziren beste herriekin, baina, nagusiki, Hegoaldeko Laurdenean eta Baranduin ibaitik gertu ezarri ziren. Istingako, Atzeluzeko eta Oreinetako biztanleek, Indartsuen odol zati handi bat zuten. Hobbit hauek izan ziren smialak uzten eta zenbait solairudun eta lastozko teilatudun zurezko etxe eta aletegiak eraikitzen lehenak.