Oranienburg

Oranienburg Alemaniako Brandenburgo estatuko hiria da. Herrialdeko hiriburua den Berlindik iparraldera dago, 35 kilometro eskasera. Oberhavel barrutiko hiriburua da.

Oranienburg
large district town (en) Itzuli
Schloss Oranienburg - Jan 2013.jpg
Oranienburg Wappen.svg
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Brandenburgo
Rural district of BrandenburgOberhavel District (en) Itzuli
Alkatea Alexander Laesicke (en) Itzuli
Posta kodea 16515
Udalerri kodea 12065256
Geografia
Koordenatuak 52° 45′ 16″ N, 13° 14′ 13″ E / 52.7544°N,13.2369°E / 52.7544; 13.2369Koordenatuak: 52° 45′ 16″ N, 13° 14′ 13″ E / 52.7544°N,13.2369°E / 52.7544; 13.2369
Oranienburg in OHV.png
Azalera 162.37 km²
Altuera 34 m
Mugakideak Hohen Neuendorf, Mühlenbecker Land, Oberkrämer, Velten, Birkenwerder, Löwenberger Land, Liebenwalde (en) Itzuli eta Leegebruch
Demografia
Biztanleria 44.512 (2019ko irailaren 30a)
Green Arrow Up.svg530 (2017)
Dentsitatea 274,14 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 03301
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuak Mělník, Bagnolet, Hamm, Vught eta Friedrichsthal
oranienburg.de

GeografiaAldatu

Havel ibaiak zeharkatzen du Oranienburg.

HistoriaAldatu

Oranienburg XII mendearen aldera sortu bide zen baina bere lehenengo aipamena 1216koa da, Bötzow izenarekin bada ere. Beste hainbat hiri bezala gaztelu baten ondoan garaturiko merkatarien asentamendua izan zen hasieran.

Frederiko Gilen I.a "Hautesle Handia" Orange-Nassau konderriko Luisa Henrietarekin ezkondu zen 1646an. Emazteari izugarri gustatzen zitzaion Bötzow ingurua eta bertan gaztelu berri bat eraiki zion holandar estiloan, eta Oranienburg izena eman zion Luisa Henrietaren jatorriari erreferentzia eginez. 1653an herriak berak ere izen bera hartzea erabaki zuen.

Nazien aurreneko kontzentrazio-esparruetako bat Oranienburgen eraiki zen 1933an eta toki falta zela eta 1935ean Sachsenhausen kontzentrazio-esparru berriak hartu zuen haren lekua. 1945ean sobietar Armada Gorriak eskurartu artean 100.000 pertsona bertan hil zirela estimatzen da. Nazien energia nuklearraren proiektuaren zentrua ere Oranienburgen egon zen.

Ondasun nabarmenakAldatu

  • Oranienburg gaztelua (Schloss Oranienburg): Brandenburgoko jauregi barroko zaharrena da. 1653an eraiki zen holandar estiloan.

Hiri senidetuakAldatu

Oranienburg ondorengo hiriekin dago senidetua:

Kanpo estekakAldatu