Zayn Malik

pop abeslaria

Zain Javadd "Zayn" Malik ('mælɪk ahoskatua, urduz: زین جواد ملک‎‎; 1993ko urtarrilaren 12a, Bradford, Ingalaterra, Erresuma Batua) Zayn izenarekin ezaguna, abeslari eta konpositore britainiarra da One Direction taldeako kide izateagatik ospetsu bihurtu zen. The X Factor-en onartuta izan eta gero, Nicole Scherzinger epaileak Zaynek, One Direction izeneko taldea Harry Styles, Niall Horan, Liam Payne eta Louis Tomlinsonekin batera sortzea iradoki zuen.

Zayn Malik
Zayn Wiki (cropped).jpg
Bizitza
Izen osoa Zain Javadd Malik
Jaiotza Bradford1993ko urtarrilaren 12a (28 urte)
Herrialdea  Erresuma Batua
Lehen hizkuntza Ingeles britainiarra
Familia
Bikotekidea(k) Perrie Edwards
Gigi Hadid
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Tong Leadership Academy (en) Itzuli
Hizkuntzak Ingeles britainiarra
Urdua
arabiera
Jarduerak
Jarduerak abeslaria, kantugilea, musikaria, egile abeslaria, aktorea, modeloa, executive producer (en) Itzuli, zinema aktorea eta telebista-aktorea
Altuera 1,75 metro
Jasotako sariak
Kidetza One Direction
Izengoitia(k) DJ Malik, Bradford Bad Boy, ZAYN eta Zayn Malik
Genero artistikoa popa
R&B garaikidea
dance popa
alternative R&B (en) Itzuli
Ahots mota tenorra
tenor liriko arina
Musika instrumentua ahotsa
Diskoetxea Syco Music
Columbia Records
RCA Records
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa islama

inzayn.com
IMDB: nm4098557 TV.com: people/zayn-malik
Facebook: zayn Twitter: zaynmalik Instagram: zayn VK: zayn Snapchat: zayn Youtube: UC3PdiRW5dUA4V70ueeR1eHA Souncloud: zaynofficial Spotify: 5ZsFI1h6hIdQRw2ti0hz81 iTunes: 973181994 Last fm: ZAYN Musicbrainz: 985f7e6f-0a7e-4de7-b9ec-a5dac63cb2f7 Songkick: 5200703 Discogs: 4852274 Allmusic: mn0002893678 Deezer: 9761322 Edit the value on Wikidata

Txikitatik adierazi zuen musikan zuen interesa. Bere amak, ordenagailuan bakarrik abesten denbora asko ematen zuela azaldu zuen. One Direction-en parte zen bitartean zenbait abesti konposatu zituen, hala nola, «Taken», «Everything About You», «Same Mistakes», «Last First Kiss» eta «Summer Love».

BiografiaAldatu

Bere gurasoek Yaser Malik eta Tricia Brannan dute izena, eta bi ahizpa gazteago, Waliyha Malik eta Safaa Malik, eta nagusiago bat, Doniya Malik, ditu. East Bowling inguruan hazi zen, eta Fields Primary School-en eta Tong High School-en ikasi zuen.

Zayn txikia zenean, zertxobait hiperaktiboa zen. Izan ere, bere amaren autoarekin askotan jolasten zuen. Bere nerabezaroan, amak Daily Record-en azaldu zuen Zayn-ek bere denbora gehiena ordenagailuan musika entzuten eta bakarrik abesten ematen zuela.

2009an, Zayn The X Factoren audizioetara joan zen, baina nerbioak zirela eta, epaileak agertu aurretik erretiratu zen. Geroago, 2010ean, Mario Dewar Barrett-en "Let Me Love You" abestia abestuz bigarren fasera iritsi zen. Hala eta guztiz ere, ez zuen dantzatu bere mugimenduak ez zituelako perfekzionatu, eta beraz, kanporatuta izateko zorian egon zen. Azkenean, jarraitzeko aukera eman zitzaion, eta One Direction taldean integratu zuten.

The X Factor-en egindako audizioaren ostean, Nicole Scherzinger epaileak Zayn, One Direction izeneko taldea Harry Styles, Liam Payne, Niall Horan eta Louis Tomlinsonekin batera sortzea proposatu zuen.

2015eko martxoaren 25ean, On The Road Again Tour-en bigarren etapa amaitu ondoren, Zaynek ofizialki adierazi zuen One Direction-en parte izateari utziko ziola. Adierazpen horren ostean, gainerako kideek pena adierazi zuten, eta taldearen sortzaileak, Simon Cowell, oso harro zegoela eta bere etorkizuneko planetan laguntzeko prest egongo zela esan zion.

Abeslariak, "Zayn Malik" izen artistikoa aukeratu zuen «y» batekin «i» batekin baino bitxiago zirudielako.

X Factor-en zegoen bitartean, Rebecca Ferguson lehiakidearekin maitasun-harreman bat bizi izan zuen, eta lau hilabete iraun zuen.

Bere abesti gogokoena Michael Jackson-en Thriller da, bere diskoa, Chris Brown-en Graffiti da eta bere banda, N'Sync da. Tatuajeak ere oso gustuko ditu.

Zaynek zigarroak erretzen zituen 15 urte zituenetik, baina 2012ko urrian, osasunaz kezkatuta zegoela esan zuen eta erretzeari uzten saiatuko zela aipatu zuen.

Zayn musulmana da, bere aita pakistandarra delako.

DiskografiaAldatu

One Direction-ekinAldatu

Estudioko albumakAldatu

  • 2011: Up All Night
  • 2012: Take Me Home
  • 2013: Midnight Memories
  • 2014: Four

EPAldatu

  • 2011: Gotta Be You
  • 2012: More than This
  • 2012: iTunes Festival: London 2012
  • 2012: Live While We're Young

BakarkaAldatu

Estudioko albumakAldatu

  • 2016: Mind of mine

Single-akAldatu

  • «Pillowtalk»
  • «Like i Would»
  • «Wrong» (ft. Kehlani)
  • «I Don't Wanna Live Forever» (with Taylor Swift)
  • «Still Got Time» (ft. PARTYNEXTDOOR)
  • «Dusk Till Dawn» (ft. Sia)
  • «It's You»
  • «Befour»

Beste abesti batzukAldatu

  • «She»
  • «Drunk»
  • «Rear View»
  • «Fool for You»
  • «TiO»

Kanpo estekakAldatu