Olondain
Olondain[1][a] Izarbeibarrako Uterga udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Izarbeibar-Novenera eskualdean.
Olondain | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
San Nikolas eliza zaharra (gaur egun baseliza) | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Izarbeibar-Novenera |
Udalerria | Uterga |
Administrazioa | |
Mota | herri hustu |
Izen ofiziala | Olondain |
Posta kodea | 31133 |
Herritarra | olondaindar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°42′45″N 1°45′45″W / 42.71262293°N 1.76245363°W |
Garaiera | 493 metro |
Distantzia | 16,4 km (Iruñetik) |
Demografia |
XVI. mendean jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Utergako Udalara pasa ziren.
Bertako biztanleak olondaindarrak ziren.
Izena
aldatuOlondain toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Olandain (1229)
- Olandayn (1350)
- Olandain (1366)
- Olandain (1534)
- Olandayn (1593)
- Olandain (1716)
- Olandain (1829)
- Olendain (1829)
- Olondain (1998)
Geografia
aldatuOlondain Izarbeibar-Novenera eskualdean dago, Izarbeibar ibarrean eta Uterga udalerrian.
Inguru naturala eta kokapena
aldatuIruñeko merindadearen hegoaldeko herri hustu da.
Klima eta landaredia
aldatuAltuera zein den aldaketa handiak dauden arren, Utergako klimaren ezaugarriak klima mediterranearenak dira. Urteko batez besteko tenperaturak 10 eta 13 gradukoak eta prezipitazioak 700 eta 900mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 90 inguru dira.
Jatorrizko landaredian, artea eta hosto txikiko haritza nabarmentzen ziren. Gizakiaren mendeetako eragina dela eta,aldiz, arte gutxi geratzen dira gaur egun, eta haritzak, itsasoaren mailatik altuen dauden guneetan gordetzen dira.
Estazio meteorologikoa
aldatuUtergan ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Gares pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 347 metrora, Nafarroako Gobernuak 1985ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]
Datu klimatikoak (Gares, 1981-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 18.5 | 24.0 | 26.5 | 29.0 | 36.5 | 40.0 | 41.5 | 43.0 | 38.0 | 32.0 | 27.0 | 21.0 | 43.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 9.7 | 11.6 | 15.4 | 17.0 | 21.8 | 26.6 | 29.6 | 29.6 | 25.3 | 19.6 | 13.3 | 9.9 | 19.1 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.4 | 6.4 | 9.6 | 11.5 | 15.6 | 19.8 | 22.5 | 22.6 | 19.1 | 14.4 | 9.0 | 5.9 | 13.5 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.1 | 1.3 | 3.8 | 5.9 | 9.3 | 13.0 | 15.5 | 15.6 | 12.8 | 9.1 | 4.6 | 1.8 | 7.8 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -7.0 | -10.0 | -8.5 | -3.0 | -0.5 | 2.0 | 7.0 | 5.0 | 3.0 | -0.5 | -6.5 | -10.0 | -10.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 44.2 | 38.7 | 51.6 | 59.5 | 53.1 | 45.6 | 27.0 | 26.3 | 38.6 | 60.3 | 55.4 | 57.2 | 547.5 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 39.0 | 29.0 | 33.6 | 62.0 | 42.2 | 38.5 | 33.0 | 85.0 | 61.5 | 46.0 | 59.0 | 39.0 | 85.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 11.6 | 10.3 | 8.8 | 11.2 | 11.1 | 7.2 | 5.4 | 4.9 | 7.8 | 10.5 | 11.5 | 12.8 | 113.0 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 1.3 | 1.4 | 0.9 | 0.2 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.2 | 1.2 | 5.1 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4] |
Historia
aldatuTibalt I.a Nafarroakoak foruagatik 1244an eguneratu zuen bere nekazarien urteroko petxa, 40 sause gehi 35 kahize gari eta beste hainbeste garagar landuz; bestalde, Koroari lotu zizkion betiko. Hala ere, Karlos II.a Nafarroakoak 1374an bere errentak bere zerbitzarietako bati esleitu zizkion, eta Karlos III.a Nafarroakoak, Petri Bakedaokoari 1390ean eman ondoren, Muruzabalgo bizkonderrian sartu zituen 1407. urtean. Karlos IV.a Nafarroakoa Bianako printzeak eman zion lekua Karlos Korteskoari. Eliza Iruñeko gotzainarena zen, eta Iratxeko monasterioak eta Jerusalemgo San Joanen ospitalekoek lursailak izan zituzten XIII. mendetik aurrera. 1366an 3 su zituen, eta 1427an 4. Azken bizilagunak Utergara joan ziren 1602an.[5]
Oharrak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ «Olondain - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- ↑ .
- ↑ Garesko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- ↑ Nafarroako Entziklopedia Handia | OLONDAIN. (Noiz kontsultatua: 2023-01-06).