Olga Fikotová (Most, 1932ko azaroaren 13a2024ko apirilaren 12a) txekiar estatubatuar disko jaurtitzailea izan zen.

Olga Fikotová

Bizitza
JaiotzaMost1932ko azaroaren 13a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Txekoslovakia  (1932 -  1992)
 Txekia  (1992 -  2024)
BizilekuaLibiš
Heriotza2024ko apirilaren 12a (91 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Hal Connolly (en) Itzuli  (1957ko martxoaren 27a -  1970(e)ko hamarkada)
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzaktxekiera
ingelesa
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria, atleta, kirolaria eta personal trainer (en) Itzuli
Pisua80 kilogramo
Altuera180 zentimetro

IAAF: 14372797 Edit the value on Wikidata

Txekoslovakia saskibaloian eta eskubaloian ordezkatu zuen 1954tik aurrera disko jaurtiketan aritu aurretik. 1956ko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen eta urrezko domina lortu zuen 53,69 metroko jaurtiketarekin bi atleta sobietarren aurretik. Jokoetan Harold Connolly mailu jaurtitzaile estatubatuarra ezagutu zuen. Biak Pragan ezkondu ziren hurrengo urtean eta Estatu Batuetara joan ziren bizitzera. Olgak ezin izan zuen ordutik aurrera Txekoslovakian lehiatu. AEBetako taldean parte hartu zuen 1960ko, 1964ko, 1968ko eta 1972ko Joko Olinpikoetan. 1972an taldearen banderaria izan zen. Olga eta Harold 1975ean dibortziatu ziren.

Olga Fikotová eta Hal Connolly 1960ko Olinpiar Jokoetan