Oleksandra Matviitxuk
Oleksandra Viatxeslavivna Matviitxuk (ukraineraz: Олександра В'ячеславивна Матвийчук; nazioarteko transliterazioa: Oleksandra Vyacheslavivna Matviichuk; Boiarka, Kieveko oblasta, Ukraina, 1983ko urriaren 8a) Ukrainako giza eskubideen defendatzailea da. Askatasun Zibilen Zentroa zuzentzen du, 2022ko Bakearen Nobel Saria jaso zuen irabazi asmorik gabeko Ukrainako erakundea, eta Ukrainako eta eskualdeko OSCEko erreforma demokratikoen aldeko aktibistarik nabarmenenetakoa da. [1]
Oleksandra Matviitxuk | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Boyarka (en) eta Kiev, 1983ko urriaren 8a (41 urte) |
Herrialdea | Ukraina |
Hezkuntza | |
Heziketa | Faculty of Law of Taras Shevchenko National University of Kyiv (en) 2007) Ukrainian Humanities Lyceum (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | giza eskubideen aldeko ekintzailea |
Enplegatzailea(k) | Center for Civil Liberties (en) (2007 - |
Jasotako sariak | ikusi
|
Biografia
aldatuOleksandra Matvichuk Ukrainako hiriburuko Taras Xevtxenko Unibertsitate Nazionalean ikasi zuen, eta 2007an graduatu zen. 2017an, Estatu Batuetako Stanford Unibertsitateko Ukrainako Emerging Leaders Programan parte hartu zuen lehen emakumea izan zen. [2] [3]
2007an sortu eta berehala, Matvitxuk irabazi asmorik gabeko erakunde batean hasi zen lanean, gaur egun zuzentzen duen Askatasun Zibilen Zentroan. [4] Urte batzuk geroago, 2012an, abokatua Ukrainako Parlamentu Nazionaleko Giza Eskubideen Komisarioaren (Verkhovna Rada) menpeko Aholku Kontseiluko kide bihurtu zen. [5] [6]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Oleksandra Matviychuk – Ukraine. Coalition for the International Criminal Court.
- ↑ «Ukrainian Emerging Leaders Cohort 2017-18» fsi.stanford.edu.
- ↑ Oleksandra Matviichuk | CivilMPlus. 27 abril 2018.
- ↑ Todorov, Svetoslav. (2022-02-14). «Meet Oleksandra Matviichuk from Ukraine» Friedrich Naumann Foundation.
- ↑ «Про створення консультативної ради» Офіційний вебпортал парламенту України.
- ↑ «Women Pursue a Democratic Future for Ukraine» National Endowment for Democracy 2022-03-07.